Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi UP Euskadi

Nanokide Thertapeutics: 2022’ko Kantauri Sari Bikainen VII. edizioan saritua

Talde sustatzailea Iker Badiola irakasleak eta Maitane Duarte ikertzaileak osatzen dute.
Iñaki Badiola

Nanokide Therapeutics enpresa saritu dute 2022ko Kantauri Sari Bikainen VII. edizioan I+G+Bko Enpresa kategorian. Sari horiek ‘El Suplemento’ argitalpenak ematen ditu, eta urtero Kantauri kostaldeko (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroa) enpresek hainbat esparrutan egindako lana baloratzen du. Sariak joan den ostiralean, irailaren 30ean, banatu ziren A Coruñako NH Collection Finisterre hotelean.

Nanokide Therapeutics Euskal Herriko Unibertsitatearen spin-off bat da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko Signaling Lab ikerketa-taldetik sortu zen. Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian du egoitza (ZITEK), eta tumoreen aurkako farmakoak garatzen ditu. Horretarako, plataforma nanoteknologiko propioa eta RNA mezularia eta mikroRNA teknologia konbinatzen ditu. Talde sustatzailea Iker Badiola irakasleak eta Maitane Duarte ikertzaileak osatzen dute.

 

Nanokide-ri buruz:

Urtean metastasi hepatikoaren 1.500.000 kasu inguru izaten dira munduan, 800.000 koloneko minbiziak eragindakoak eta 700.000 gibeleko minbiziaren ondoriozkoak. Horrelako gaixotasunen tratamendua hobetzen laguntzeko Nanokide enpresak terapia aurreratuen eta minbiziaren tratamendurako nanosistemetan oinarritutako formulazioen garapenean lan egiten du, nanoegiturak miRNA eta mRNA teknologiekin konbinatuz.

Sigue leyendo, aquí:

Nanokide: minbiziaren aurkako tratamendu eraginkorrerako nanoteknologia

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak