Ospe handiko ostalaritza-eskoletan (Basque Culinary Centre), jatetxe ezagunetan (Karlos Arguiñano), elkarte gastronomikoetan, eskola eta ikastoletan, eta are garbitegietan ere aurki daitezke Etxe-Lan enpresak eskaintzen dituen ekipamendu eta zerbitzuak. Maiz bisitatzen ditugun lokal askotan ikusiko ditugu enpresa honen sukaldeak, labeak, plantxak, ontzi garbigailuak, ontziratzeko makinak, frijigailuak, hozkailuak eta tamaina handiko ekipo industrialak, eurei esker posible baita kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskaintzea hainbat ospitale, ikastetxe, jatetxe eta abarretan, zeintzuetan zerbitzu-produktuen kantitatea eta kalitatea funtsezkoak diren eta euskal gizarteak biziki estimatzen dituen.
Etxe-Lan enpresak 35 urte betetzen ditu erreferente izaten Ostalaritza, Jatetxe eta HORECA arloko kolektiboetan, denei eskainiz ekipamenduak, makineria eta zerbitzu integrala elikadura arloko negozio edo zerbitzu bat martxan jartzeko fase guztietan (instalazio-proiektua, muntaia, martxan jartzea eta mantenimendua).
Ibilbide hori borobiltzeko, 162 metro koadroko bulego berri bat erosi dio Eskoriatzako Torrebaso industrialdean Deba Bailarako Industrialdea, S.A.ri (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debabarrena nahiz Debagoiena eskualdeetako udalek partaidetutako erakundeari).
Etxe-Lan sortu zen Fagor Electrodomésticos lineari zerbitzua eta laguntza tekniko ofiziala emateko, baina, horrez gain, sostengua ere ematen dio ekipamendu industrialen sektoreko beste hainbat marka ezaguni. Etxe-Lan osatzen duen pertsona taldea da enpresa horren alderdi garrantzitsuena: aparejadoreak, proiektistak, komertzialak, delineatzaileak eta, jakina, muntaketako teknikariak. Bere jarduera ez da mugatzen makineria muntatzera, zerbitzu zuzena ere ematen baitio bezeroari, ongi zaindu beharrekoa beti. Enpresako kudeatzaile Rafa Irigoyenek dioenez, lehen kontaktua egin ondoren konponbide zuzenak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei, eta badaukagu baita ere espazio berezi bat aukera izan dezaten erosi behar dituzten makinak ikusteko eta nola funtzionatzen duten probatzeko.
Baliabideei dagokienez, apustu egin dute digitalizazioaren alde, uste dutelako lagungarri dela bezeroarengandik hurbilago egoteko, kalitatezko zerbitzua emateko eta, era berean, bezero eta hornitzaile arteko komunikazioa errazteko. Bestalde, makinen arteko konexio digitala dagoeneko errealitate bat da sektore honetan, eta etorkizunean industriako zein etxeko makina guztiak konektatuta egongo dira eta aurrera egingo dugu etxeetaraino ere iritsiko den paradigma profesional teknikoki eta teknologikoki berritzaileago baterantz.
Etxe-Lan enpresak etorkizun ilusionagarri bat ikusten du aurrean, kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskainiz elikadura sektoreari eta gizarte orokorrari. Aurreikusitako negozio-helburuei dagokienez, aitortza handia dugu Debagoienan eta inguruko eskualdeetan, baina gure asmoa da haztea eta merkatu berrietara iristea, dio Irigoyenek.
Torrebaso industrialdeko eskaintza – Deba Bailarako Industrialdea, S.A.
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k hainbat espazio libre ditu Torrebaso industrialdean, jarduera ekonomiko bati ekiteko toki bila dabiltzan enpresen balizko eskaerari erantzuteko.
Zehazki esanda, Torrebason, Deba Bailarako Industrialdea S.A.k badu erabilpen tertziarioko 1.350 metro koadroko partzela bat 4.600 metro koadroko azalera eraikigarriarekin. Bestalde, sozietateak baditu 1.326 metro koadro garajetan eta bulegotan, eta finantza-formula malguak horiek erosi nahiz alokatzeko.
Torrebaso industrialdea-espazio libreak
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?