Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ordiziako Goierri Valley-en, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, Spri taldeko zuzendari nagusia, eta Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea. Gipuzkoako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Hegan, AFM, Goieki, Siderex, Debagoieneko Mankomunitatea, Iraurgi Berritzen, Elikaduraren Klusterra, Uggasa, Debegesa eta Urola Kosta.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko ETEek 51 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. Arabako enpresen artean, Innobasquek eta agente kolaboratzaileen sareak lau aukeratu dituzte jardunbide egokien adibidetzat. Diatec Tools Internacional azpeitiarra, Azkoitiako Erlo Taladros y Roscadoras, Elgoibarren kokatuta dagoen Sarikal Calibración eta Zeraingo Lumagorri dira lau enpresa horiek.
Bestalde, azaroaren 3an, Tolosaldea, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko beste 30 enpresa gipuzkoarrek Hazinnova egiaztagiria jasoko dute Oiartzungo Salto Systems enpresaren egoitzan egingo den ekitaldi batean.
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.
Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
Argibide gehiagorako: jardunbide egokien kasuak eta enpresen zerrenda
HAZINNOVA 2021 deialdiko Gipuzkoako jardunbide egokiak
Innobasquek, elkarlanean arituz eskualdeko agente-sarearekin, enpresekin eta Hazinnova programaren lote desberdinen esleipendun diren aholkularitzekin, 2021eko edizioko 16 proiektu aukeratu ditu programaren jardunbide egoki bezala. Hona hemen, Urola Kosta, Debabarrena eta Goierriko eskualdeetan hautatutako lau enpresen profila:
Hauexek dira HAZINNOVA ziurtagiria jaso duten urola kosta, urola garaia, debagoiena, debabarrena eta goierriko 33 enpresak:
Urola Erdia
1- Alberdi Mekanizatu Lanak, S.L. 2- Codis Mobiliario, S.A. 3- Diatec Tools Internacional, S.L. 4- Erlo Taladros y Roscadoras, S.L. 5- Ibermach special Machinery, S.L.U. 6- Urolako Komunikazio taldea Koop. Elkartea | AZKOITIA AZPEITIA AZPEITIA AZKOITIA AZKOITIA AZPEITIA |
Alto Urola
1- Egumendi, S.L. 2- Premank, S.L. 3- Zorrotz Legazpi, S.L.L. 4- Manipulación Mendizabal, S.L. | URRETXU URRETXU LEGAZPI EZKIO-ITSASO |
Alto Deba
1- Suministros Elgeta, S.L.U. 2- Zerbitzu eta Gestio Mekaniko Integrala, S.L.U. 3- Zubillaga Hiltegia, S.L. | ELGETA ARRASATE OÑATI |
Bajo deba
1- Aibe Mecánica de Precisión, S.L. 2- Comercial Alkorta Anaiak, S.L. 3- Conservas Zizzo, S.L. 4- Electricidad Urki, S.A. 5- Hansa Flex Ibérica, S.L.U. 6- Ingesa Automation, S.L. 7- Iris Chains, S.L. 8- Naberan Sareak, S.L. 9- Numator, S.A.L. 10- Pneumax, S.A. 11- REC Accesorios, S.L. 12- Sarikal Calibración, S.L. 13- Soraluze Makina Bereziak, S.L.L. | EIBAR ELGOIBAR MUTRIKU EIBAR ELGOIBAR ELGOIBAR EIBAR MUTRIKU SORALUZE ELGOIBAR EIBAR ELGOIBAR SORALUZE |
Goierri
1- Lumagorri, S.L. 2- Montte, S.L. 3- Pulydec Burgos, S.L. 4- Calderería Mecanizada Aitzgorri, S.L. 5- Euskaber Koop.S. 6- Quesos Aldanondo, S.L.U 7- T. KIMU, S.A.L | ZERAIN BEASAIN BEASAIN IDIAZABAL ZALDIBIA OLABERRIA LAZKAO |
Hazinnova, laguntza emango dizugu berritzen hasteko eta inpaktu handiko emaitzak lortzeko
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?