Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 urria, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Beint bekak Global Training Bekak

“Talent Spot” Intergune 2022 ekitaldian: nazioartekotzean espezializatutako talentua euskal enpresaren zerbitzura

Talentua erakarri eta atxikitzea da urriaren 26 eta 27an BECen egingo den Interguneren aurtengo edizioko helburu nagusietako bat
Intergune Talent Spot

Talentua garatzea eta balioan jartzea ardatz estrategiko garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta horregatik, hizpide garrantzitsu bihurtuko da Intergune 2022 ekitaldiaren arratsaldeko saioetako batean. Intergune 2022 BECen izango da urriaren 27ko arratsaldeko 15:15etik aurrera, eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak emango dio hasiera.

Intergune 2022 ekitaldiak, urriaren 26 eta 27an BECen egingo den euskal enpresen nazioartekotze foroak, “Talent Spot” ostatatuko du bere saioetako batean. “Talent Spot” Talentuaren Foroa da, Euskadiko erreferentziazko ekitaldia, eta bere helburua da pertsonek enpresen nazioartekotze-prozesuetan betetzen duten paperaren garrantziaz sentsibilizatzea.

Hala, foro horretan bilduko dira bai ikasleak, bai profesionalak eta baita ere erakunde eta enpresak, eta elkarrekin konektatuko dituzte prestakuntzako aukerak, enplegua nahiz nazioarteko erronkak, zeintzuetan talentua oinarrizko elementua baita. Gune honetan hizpide hartuko dira laguntza-tresna publikoak (besteak beste “Beint” eta “Global Training”), eta enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko unibertsitate-tresnak, eta baita ere Euskadira itzultzeko erronkak eta laguntzak.

Talentua -batez ere atzerriratutako profesionalena- erakarri eta atxikitzea da Interguneren aurtengo edizioko helburu nagusietako bat. BasqueTrade & Investment-SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatzen dute Intergune, zeina talentuaren prestakuntzako ekitaldi liderra baita duela 25 urte baino gehiagotik.

 

Talentua erakarri eta atxikitzea

Intergune Talent Spot

Europako herrialde gehienek bezala, Euskadik ere bere talentua erakarri eta atxiki behar du bertako enplegua berrezarri ahal izateko. Horregatik, “Talent Spot” foroaren barruan abiaraziko du “Alumni Sarea”, iraganean “Beint” nazioartekotze beken onuradun izan diren profesionalen komunitate osoari zuzendua.

Basque Trade & Investment-ek garatu duen plataforma horrek onlineko mekanismoak eskaintzen ditu prestakuntza-programetan eta beketan parte hartzen duten pertsonak etengabe egon daitezen harremanetan eta konektatuta. Horrekin batera, ekimenak ikusgarritasun handiagoa emango dio euskal enpresa-ehunaren zerbitzura jartzen den ezagutzari eta talentuari.

Atzerriko harremanetarako mekanismo bat ere izango da, aukerak sortuko ditu Alumni sareko profesionalentzat, eta euskal enpresen eskura jarriko du sektore edo eremu geografiko desberdinetan espezializatutako giza kapitala. Gainera, proposamena egin da junior eta seniorren arteko mentoring zerbitzu bat martxan jartzeko.

 

Hitzaldiak, solasaldiak, aurkezpenak eta Networking-a

BasqueTrade-ko zuzendari nagusi Ainhoa Ondarzabalek irekiko du “Talent Spot” foroko jardueren egitaraua enpresen solasaldi parte-hartzaile eta interesgarri batekin, zeinetan hizpide hartuko baitira talentuaren arloko nazioarteko erronkak enpresen ikuspegitik.

Bestalde, Bizkaia Talenteko Iván Jiménezek aztergai hartuko ditu bere hitzaldian “Euskadira itzultzeko erronkak eta laguntzak. Talentua erakartzeko estrategia”. Ondoren, BasqueTrade-ko Nazioartekotze zuzendari Iñaki Ezkurra nazioartekotzeko prestakuntzari eskainitako tartean mintzatuko da eta prestakuntza hori bultzatzeko laguntza publikoak aurkeztuko ditu: Beint eta Global Training.

Era berean, Ezkurrak moderatzaile-lanak egingo ditu “Enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko unibertsitate-tresnak” solasaldian, zeinetan euskal instituzio eta hezkuntza zentroen esperientziak eskainiko baitira. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako dekanoa; Javier Arellano, Deustuko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa; Juncal Rodríguez, UPV/EHUko Nazioarteko errektoreordea; eta Begoña Etxebarria, Novia Salcedo Fundazioko zuzendaria.

“BAS”, “BEINT ALUMNI SAREA” plataformaren aurkezpenak espektatiba interesgarriak piztu ditu jadanik: Jurdana Izaguirre, BasqueTrade USA bulegoko zuzendariak eta Enbor Barruetabeña, Basque Trade & Investment Agentziako Talentu arloko lantaldeko kideak, Komunitate honetako kide izatearen onurak azalduko dituzte hainbat BEINT bekadunekin batera.

Jardunaldia bukatzeko Networking-Kafe saio bat egingo da,  lagungarri izango dena ekitaldiko parte-hartzaile ugariak konektatzeko.

 

Programa eta IZEN-EMATEA, HEMEN

Intergune Talent Spot

Urriak 27ko (osteguna) egitarau zehatza eta ordutegiak

  • 15:15 -15:25. Ongi-etorria.Talentua Eusko Jaurlaritzaren ardatz estrategiko gisa

Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua

 

  • 15:25 -16:15. Talentuaren nazioarteko erronkak enpresen ikuspegitik

Enpresen solasaldia: Ainhoa Ondarzabal, BasqueTrade-ko zuzendari nagusia
· Asier Albizu / BIOLAN
· Cristina Iglesias / CAFTE eta CAFIPE
· Ainhoa Fernandez / ULMA Packaging

 

  • 16:15 -16:25. Euskadira itzultzeko erronkak eta laguntzak 

 Talentua erakartzeko estrategi

Iván Jiménez, Bizkaia Talent erakundeko zuzendari nagusia

 

  • 16:25 -17:15. Nazioartekotzeko prestakuntza. 


Prestakuntza arloan laguntzeko tresna publikoak: Beint y Global Training

Iñaki Ezkurra, BasqueTrade-ko Nazioartekotze zuzendaria


Enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko unibertsitate-tresnak

Unibertsitateen solasaldia / Moderatzailea, Iñaki Ezkurra, BasqueTrade-ko Nazioartekotze zuzendaria

· Mondragon – Lander Beloki – Enpresagintzako dekanoa
· DEUSTO – Javier Arellano – Giza eta Gizarte Zientzien fakultateko dekanoa
· EHU-UPV – Juncal Rodríguez – Nazioarteko errektoreordea
· Novia Salcedo Fundazioa – Begoña Etxebarria

 

  • 17:15 -17:55. BEINT ALUMNI SAREAren (BAS) aurkezpena


BAS komunitateko kide izatearen esperientzia eta onurak

Jurdana Izaguirre, Basque Trade & Investment-en AEBetako bulegoko zuzendaria 

 

BAS plataformaren aurkezpena 

Enbor Barruetabeña, Talentua, Basque Trade & Investment
Beint bekadunak

 

  • 17:55 -18:30. Networking-a / Kafea

IZEN-EMATEA, HEMEN

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak