Pasaban enpresa gipuzkoarrak, mundu mailako liderra denak papergintza sektorerako makina-erremintan, aliantza estrategiko bat sinatu du Mugaroa startup nafarrarekin, konponbide jasangarri eta adimendunak garatzeko eraikuntzaren sektorerako. Euren konponbideak zelulosa-material espezifiko bat darabil eraikuntzaren sektorean aplikatu ahal izateko.
CDTI Estatu Agentziaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren hainbat programak babesten dute proiektua. Ekimen honek hiru zutabe ditu: lehena, fabrikazio gehigarriko tekniketan oinarritutako teknologia eta makineria garatzea, baina egun darabilten fabrikazio gehigarria ez bezala –diskretua eta gama baxukoa dena- etengabeko prozesu malgu eta pertsonalizatu bat izango da; bigarrena, geruza digital bat garatzea prozesuko elementuei adimena emateko tinta eroaleak aplikatuz; eta hirugarrena, zelulosazko materialak garatu edo egokitzea aplikazio desberdinetarako.
“Etorkizun handiko dibertsifikazio-proiektu bat da, beste hainbat sektoretara zabaldu litekeena”, adierazi du Pasaban enpresako zuzendari nagusi Dani Garciak. “Lanean hasi gara Mugaroarekin oinarrizko diseinua eta kontzeptua sortzeko, eta I+G-ko programetan ere badihardugu, CDTIri eta Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako gobernuari aurkezteko. Halaber, kolaboratzaile posible batzuk identifikatzen ari gara proiektuaren adar desberdinak garatzeko”.
Euren helburua da lehen makina-prototipoa prest izatea 2024an, konponbidearen proba funtzionalak egiten hasteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?