Artezketa digitaleko konponbide aurreratuen entseguak. 12 antolakunde eta 42tik gora aktibo.
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako.
Behar dituzten gaitasun teknologikoak ematen dizkie ETEei, Industria Adimendun, Energia eta Osasun arloko erronkei aurre egin ahal izateko, eta ingurune digitalago eta jasangarriago batean eboluzionatzeko.
Horregatik, teknologia adimendunak eta material aurreratuak txertatu nahi badituzu zure produkzioa hobetzeko, eraso informatikoak saihesteko edo zure bezeroak zer egingo duen aurreikusteko, fabrikazio aurreratuko 300dik gora aktibo eta zerbitzuz osatutako sare konektatu bat eskaintzen dizugu prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Fabrikazio gehigarria, robotika malgua, zibersegurtasuna, artezketa digitala, material aurreratu eta jasangarriak, material berriak… ETEen zerbitzura dagoen eskaintza bat, bereziki sortua euren estrategia digital eta jasangarria sustatuko duten eta bakarka eskuratzeko zailak diren teknologiei buruzko ezagutza hobetzeko.
Esaiguzu zer daukazun buruan, eta plan eraginkorrena prestatuko dugu zure proiektua digitalizatzeko.
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu nahi badituzu.
Jarri harremanetan
Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak, ekipoak eta ezagutza. Laborategiak, ekipamenduak, softwarea, gaitasun zientifiko-teknologikoak eta proiektu guztiak babesteko aditu talde bat.
• Aholkularitza teknologiko-ekonomikoa
• Beharraren analisia eta analisi teknologikoa
• Lankidetza eta coworking-a
• Prospektiba teknologikoa
• Bideragarritasun ekonomikoaren ebaluazioa
• Kontzeptu-proba
• Diseinu kontzeptuala
• Simulazioa, konponbidearen arkitektura
• Segurtasun analisia
• Prototipatzea, programazioa eta balidazio esperimentala
• Industrializaziorako transferentzia teknologikoa
• Deep Dive
• Demostrazioa/Showroom-a
• Prestakuntza workshop-ak
-
Bilatu zure premien arabera, eta txertatu teknologiak zure negozioak errendimendu betean lan egin dezan
-
Ezagutu ondo teknologia, hartan inbertitu aurretik.
Zein motatako teknologia interesatzen zaizu?
-
Laguntzak teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub-en eta Europako Digital Innovation Hub-etan.
Ekipoak jartzen ditugu zure eskura industria-enpresa produktiboek eta industriarako zerbitzu teknikoak ematen dituzten laguntzaileek merkatu globalean hazteko eta hobetzeko aukera izan dezaten.
8 gune euskal ETEak teknologiaren eta haien gaitasunen bidez eraldatzeko
Artezketa digitaleko konponbide aurreratuen entseguak. 12 antolakunde eta 42tik gora aktibo.
• Konformatze aurreratua
• Artezketa eta akaberetarako teknologiak
• Mekanizatua eta multitasking-a
• Zehaztasunezko mekanizatua eta mikromekanizatua
• Digitalizazioa eta konektagarritasuna
• Beste prozesu batzuk
Sareen digitalizazioa trantsizio energetikorako. 7 antolakunde eta 12 aktibo.
• Produktua baliozkotzea (HW/SW) sare elektrikoetarako
• Sarearen operazio optimoa eta eskaeraren kudeaketa
• Sorkuntza banatuaren integrazioa eta biltegiratzea. Mikrosareak
• Sistema murgiltzaileak eta biki digitalak azpiegitura elektrikoetarako
• Sare elektrikoen zibersegurtasuna
Baliozkotzea prozesuko fase guztietan.14 antolakunde eta 38tik gora aktibo.
• Identificación de amenazas y riesgos
• Protección de activos
• Detección de ataques
• Respuesta frente a ataques
• Recuperación de activos
Automatizazio-prozesuaren erronkak gainditzeko esperimentazioa. 9 antolakunde eta 27tik gora robot eta sentsore.
• Robot bidezko manipulazio aurreratua
• Robot mugikor autonomoak baliatzen dituen logistika
• Malgutasuna eta autonomia aplikazio robotizatuentzat
• Robot bidezko kalitate kontrola
• Osagaiak robot bidez fabrikatu eta mihiztatzea
Diagnostikorako digitalizazioa eta aplikazio eta gailu berrien garapena. 15 antolakunde eta 50tik gora aktibo.
• Gailu elektromedikoak
• Teknologia ortopedikoa eta errehabilitazioko teknologia
• In vitro diagnostikoa
• Laborategiko ekipamendua
• Irudi medikoa
• Osasun digitala
• Kontsumigarri biomedikoak
• Fabrikazio gehigarria
Funtzionaltasun berriak eta horiekin lotutako prozesuak eskalatzea. 16 antolakunde eta 69tik gora aktibo.
• Materialen diseinua eta garapena
• Fabrikazio-prozesuak
• Estaldura eta gainazaletarako konponbideak
• Lotune aurreratuak
• Materialak eta prozesuak ekonomia zirkularrean
Datuetan oinarritutako konponbide industrialen demostrazioak
• Jakitea zeintzuk diren antzeko premia eta testuinguru industrialetan aplikatu diren konponbide eta emaitzak
• Sarbidea izatea erabiltzailearen esperientzietara, nazioarteko adituek “ezarri” eta baliozkotu dituzten “konponbideetara”
• Azkarrago barneratzea IOT, Adimen Artifiziala, Big Data eta Cloud teknologiak, simulazioak eta interakzioak eta zibersegurtasuna
Zibersegurtasun arloko proba, operazio-simulazio eta entrenamenduetarako ingurune errealak. 5 antolakunde eta 7 laborategi.
• Mehatxuak eta arriskuak identifikatzea
• Aktiboak babestea
• Erasoak detektatzea
• Erasoei erantzutea
• Aktiboak berreskuratzea
Industria-enpresetan jada aplikatutako soluzio digital eta jasangarriak, beste enpresa txiki eta ertainentzat erreferentzia gisa balio dutenak.
Basque Digital Innovation Hub sareak hainbat jabe ditu, besteak beste I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.
Eskura daukazu euskal ekosistema osoaren ezagutza, bai eta nazioarteko beste hub batzuen babesa.
BDIHn elkarrekin batzen dira eraldaketa digital eta jasangarria bultzatzen duen EAEko eta nazioarteko ekosistemako agente garrantzitsuenak.
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresako ekoizpen-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko teknologia adimendunak eta material aurreratuak ezarri nahi badituzu balio erantsi handiagoko irtenbideak eskaintzeko, bete formulario hau.
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan
Euskal enpresentzako arreta zerbitzua