Emen4 Sport enpresa, zeinak kirol-errendimendua hobetzea duen helburu, Vodafone Deia Innovation sarietan startup berritzaile onena izendatu dute. Konpainia hori Zitek / EHU-UPV – Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian sortu zen.
Emen4 Sport enpresa, zeinak kirol-errendimendua hobetzea duen helburu, Vodafone Deia Innovation sarietan startup berritzaile onena izendatu dute. Konpainia hori Zitek / EHU-UPV – Bizkaiko Campuseko enpresa-haztegian sortu zen.
Startup kirolari bakoitzaren bertsiorik onena lortzeko diziplinarteko lana egiten duen enpresa bat da. “Gure metodora sartzen den kirolari bakoitzak ebaluazio integral bat du eskura, Emen4 Sporteko profesional-taldeak adostua. Profesional horiek elkarrekin egiten dute azken txostena, esklusiboa eta indibidualizatua, beren gaitasunak hobetuko direla bermatzeko eta etorkizuneko errendimendua optimizatzeko. Besteak beste, analisi genetikoak eta mikrobiomakoak erabiltzen ditugu kirolari bakoitzaren errendimendua hobetzeko”, azaltzen du startupak bere webgunean.
Ander Romarate, enpresako zuzendari teknikoa: «Kirola berrikuntzari lotuta dago, eta guk teknologia berriak aztertuko ditugu, gure kirolarietan nola ezar daitezkeen ikusteko”. Sari hau garrantzitsua da startup-arentzat: “Enpresak profesionalekin eta amateurrekin lan egiten du, betiere kirolari bakoitzaren erronkak lortzeko.”
Ekitaldiaren zortzigarren edizioan, beste enpresa batzuek jaso dituzte sariak: Tech Friendly, Elmubas, IMQ, Izadi Group eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Enpresak 12 lanpostu sortu ditu eta, gainera, kanpoko 15 laguntzaile ditu. Urteko fakturazioa 400.000 euro ingurukoa da.
Más información: https://emen4sport.com/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?