Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Enpresen nazioartekotze arloko bostehun bat profesionalek parte hartuko dute bihartik INTERGUNE 2022 ekitaldian

Bertan izango dira automobilgintza, energia, ingurumena edo osasuna bezalako oinarrizko sektoreetako mundu mailako adituak
Intergune 80 países
Nazioartekotze arloko bostehun bat aditu elkartuko dira urriaren 26 eta 27an BECen egingo den INTERGUNE 2022 ekitaldian, enpresen esportazio-jarduerari buruzko Euskadiko ekitaldi nagusian. Industria eta zerbitzu arlo guztietako konpainiak, klusterrak eta beste elkarte sektorial batzuk, finantza-erakundeak, instituzio publikoak eta nazioarteko ibilbide profesionala egin nahi duten unibertsitateko talentudun gazteak; denak elkartuko dira Euskadiko esportazio-jarduerari buruzko ekitaldi nagusian.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak emango dio hasiera foroari hilaren 26an, goizeko 09:00etan. Euskadiko esportazio-jarduerari buruzko ekitaldi garrantzitsuena da, eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatzen du.

Euskadiko esportazio-jarduerari buruzko ekitaldi garrantzitsuena da, eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatzen du

 

Epe laburreko perspektibak euskal ekonomiarentzat funtsezkoak diren sektoreetan

INTERGUNEn presente egongo dira euskal ekonomiarentzat funtsezkoak diren hainbat sektoretako -hala nola automobilgintza, energia, ingurumena edo osasuna- adituak. Foro honek mundu osoko enpresa-liderrak, nazioarteko merkataritzako espezialistak eta arduradun politiko nahiz akademikoak bilduko ditu, munduko ekonomiaren egoeraz eta epe laburreko perspektibez eztabaidatzeko.

Ekitaldian hizpide hartuko dituzte, besteak beste, Europako automobilgintzaren trantsizio teknologikoa, trantsizio energetikoaren aro berria Europar Batasunean edo ingurumenaren eta biozientzien euskal sektoreentzako aukerak.

 

80tik gora herrialdetarako zuzeneko sarbidea euskal enpresentzat 

Euskal konpainien erronkak aztertuko dira nazioartekotze arloko adituekin eta baita ere Kanpo Sareko kideekin eginiko bilera pertsonalen bidez, tresna eta konponbide indibidualizatuak eskaintzeko eta euskal enpresei zuzeneko sarbidea errazteko 80 herrialde baino gehiagotara.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak emango dio hasiera ekitaldiari, eta ondoren, hizlari arituko da Daniele Fraietta, ekonomia globaleko aditua eta nazioarteko kredituen kalifikazioan espezializatutako Fitch Solutions enpresako langilea. Jarraian, Emakumea eta Nazioartekotzea mahai-ingurua egingo da, zeinetan aztergai izango baita emakumearen lidergoa eta nazioartekotze-prozesuetan duen papera; parte-hartzaileen artean izango dira Smart Jidoka aholkularitzako, Basque Trade Nazioartekotze Agentziako eta Sisteplant, Arteche nahiz Dikar enpresetako emakumezko zuzendaritza-karguak.

 

Euskadirentzat funtsezkoak diren industriei buruzko panel sektorialak

INTERGUNEn hainbat panel sektorial egingo dira euskal ekonomiarentzat funtsezkoak diren industriei buruz, eta adimen lehiakorraren arloko mundu mailako enpresa onenetako nazioarteko espezialistek parte hartuko dute. Bertan izango dira S&P Global (automobilgintza sektorea), Globaldata (osasun sektorea) edo Wood Mackenzie (energia sektorea) enpresetako adituak, eta xeheki azalduko dute zer espero dezaketen euskal enpresek 2023an sektore horietan.

Ekitaldia bereziki zuzentzen zaie atzerrian kokatuta dauden euskal enpresei, baina baita ere oraindik nazioartekotzeko jauzia egin ez dutenei eta epe labur edo ertainean urrats hori ematekotan daudenei. Aldi berean, foroaren bidez erakarri nahi dira esportazioarekin lotutako eragile publiko eta pribatuak, eta baita ere euskal enpresek eskatzen duten nazioarteko espezializazioa ezagutu nahi duten ikasleak.

 

Euskal enpresentzako aukerak Asian

Arreta berezia eskainiko zaie Asian hedatzeko aukerei, eta batik bat fokua jarriko da Korea, Turkia, Japonia eta Indiako merkatuetan. Ekitaldian izango dira herrialde horietan adituak diren hizlariak, azaldu dezaten zein den gaur egungo egoera, nolakoak diren 2023rako espektatibak eta, batez ere, zein aukera eskaintzen dituzten merkatu horiek euskal enpresentzat.

 

Talentuaren Foro

Era berean, Intergune ekitaldiaren bigarren jardunaldian (osteguna, hilak 27), “Talent Spot” talentuaren foroa egingo da, Euskadiko erreferentziazko ekitaldia, eta bere helburua da pertsonek enpresen nazioartekotze-prozesuetan betetzen duten paperaren garrantziaz sentsibilizatzea.

Hala, foro horretan bilduko dira bai ikasleak, bai profesionalak eta baita ere erakunde eta enpresak, eta elkarrekin konektatuko dituzte prestakuntzako aukerak, enplegua nahiz nazioarteko erronkak, zeintzuetan talentua oinarrizko elementua baita. Gune honetan hizpide hartuko dira laguntza-tresna publikoak (besteak beste “Beint” eta “Global Training”), eta enpresen nazioartekotze arloan gaitzeko unibertsitate-tresnak, eta baita ere Euskadira itzultzeko erronkak eta laguntzak. Helburua: talentua erakarri eta atxikitzea.

 

Programa, HEMEN 

Intergune BaDator SaveTheDate 2022

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak