Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2022 Euskara industrian Indeusberri

Hizkuntzen kudeaketa praktika onak aurkeztu ditu SPRIk Euskalduna Jauregian egindako Praktika onak partekatzeko bigarren topaketan.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek antolatutako topaketan, lau erakunderen praktika onak aurkeztu dira, baita eraberritutako Hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea ere.
J.Aretxabaleta_aurkezpenean

Praktika onak partekatzeko bigarren topaketa egin da Euskalduna Jauregian, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek antolatuta. Orain dela urte bete aurkeztutako Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailearen bertsio eraberritua ere ezagutzera eman dute, hainbat sektoretako 60 erakunderen 100 praktika jasotzen dituena.

Spriko Euskara Planaren arduradun Jasone Aretxabaleta Osak, hizkuntzen kudeaketan egin dituzten bi praktika on ekarri ditu topaketara:

  • 2021eko abenduan Spriren Zuzendaritza eta Enpresa Batzordearen artean sinatutako Lan-Hitzarmenean euskara txertatzea bi puntutan: Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza irizpideak betetzeko konpromisoa batetik eta bestetik Spriren Euskara Plana aipatzen duena.
  • Euskara Sariak, 2015ean abiarazitako ekimena, SPRI Talde osoak parte hartzen duena. Bi modalitate ditu: urtean zehar hizkuntza-profila lortu dutenek zuzenean jasotzen dute Euskara Saria; bigarren modalitatean, lankideen artean egiten den bozketaren bidez proposamenik gehien jasotzen dituztenak saritzen dira. Honezkero 27 pertsonek jaso dute Euskara Saria SPRI Taldean.

EDE Fundazioko Idurre Armendarizek, Lehendakaritzako Asier Aranbarrik eta Bankoako Ana Urkizak bakoitzak bere erakundearen praktika onak eman zituen ezagutzera Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak