Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urria, 2022 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Up Euskadi Europa

Euskadi Europako industriaren eta ETEen erdigunea izango da 2023ko azaroan

“Basque Open Industry 2023” (azaroak 13-17) hitzorduak euskal industriaren potentziala kontzentratuko du, eta baliagarria izango da Euskadiri nazioarteko proiekzio garrantzitsua emateko, SME Assembly ekitaldiaren eta urteroko Europe Enterprise Network (EEN) konferentziaren eskutik

Euskadi Europako industriaren eta ETEen erdigune bilakatuko da 2023ko azaroaren 13tik 17ra. Aste horretan BECen egingo dira “SME Assembly” ekitaldia, Europe Enterprise Network (EEN) sarearen urteroko konferentzia, eta baita ere “Basque Open Industry”, gure ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua Europari erakusteko ekitaldia.

Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, gaur goizean jaso du lekukoa Pragan Europako Batzordeko ordezkarien eskutik. Hala, Euskadi egoitza ofizial bilakatu da Europako industria arloko hitzordu bikoitzerako, arreta berezia jarriko zaielarik ETEei eta ekintzailetzari.

“Basque Open Industry 2023” (azaroak 13-17) ekitaldiak euskal industriaren potentziala kontzentratuko du, eta baliagarria izango da Euskadiri nazioarteko proiekzio garrantzitsua emateko. Batetik, “SME Assembly” batzarrarekin (azaroaren 13tik 15era), hots, enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Europan egiten den ekitaldi garrantzitsuenarekin.  Eta bestetik, aste horretan bertan egingo den Europe Enterprise Network-EEN sarearen urteroko konferentziarekin (azaroaren 15etik 17ra). EEN-k milatik gora ordezkari europar biltzen ditu eta Euskadi antolakunde horretako kide da hasiera-hasieratik.

SPRI taldeak zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B-a finantzatzeko Europako programetara.

Sare horrek harremanetan jartzen ditu ETEak merkatu globalekin, ez daitezen egon euren toki-esparruaren menpe eta aukera berriak aurki ditzaten. Eta laguntza ematen die digitalizazio eta jasangarritasun arloetako eraldaketetara egokitzeko, eta horrela krisiei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko.

ETEei laguntzeko sare handiena da, 20 urtetik gorako esperientzia duena, eta bereziki sortu dena zure I+G+B proiektua Europan hazarazteko.

SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakunde publikoa) bere gain hartu du nazioarteko bi hitzorduak koordinatzeko lana, eta biak bilduko dira “Basque Open Industry 2023” ekitaldiaren barruan, zeinaren helburua baita nazioarteko proiekziodun erakusleiho bat eskaintzea Euskadiko industria berritzaile eta puntakoenari

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak