Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko 74 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Bizkaia Parke Teknologikoko auditorioan, Zamudion, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Zamudion egin den ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost ekitaldietatik bat da, eta beren bitartez EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: ASLE, Elikadura Klusterra, Bilboko Merkataritza Ganbera, Hegan, GAIA, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Enkartur, Meatzaldeko Behargintza, FVEM,Aclima, Mungialdeko Behargintza, Bermeoko Udala, Uniport, Gorbeialde, Energia Klusterra, Getxolan, Eraikune, Behargintza Txorierri, Konfekoop eta Inguralde.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Bilboaldea, Enkarterri, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeoko ETEek 105 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.
Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
bilboaldea
1- ABEREKIN S.A. 2- AERO FERR NORTE S.A. 3- AEROSPACE ENGINEERING GROUP S.L. 4- AGRUPA LABORATORIO S.L.L. 5- AI LABS GROUP S.L. 6- ARTARAZ COMERCIAL, S.A. 7- AURMAN, S.A. 8- AUSPOLA, S. COOP. 9- BEFESA ZINC ASER, S.A.U. 10- BERZIKLATU, S.L. 11- BIOSERVICE S. COOP. 12- BIZAK, S.A. 13- CARRETILLAS 2000 S.L. 14- CENTRO INDEPENDIENTE SUMINISTROS Y ABASTECIMIENTOS, S.L. 15- CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA, S.A 16- CONSULMAR, S.L.U. 17- CONTAINERSHIPS – CMA CGM, S.A.U. 18- DATA BASE STORAGE 19- DELICASS SDAD. ALIMENTACIÓN, S.A. 20- DINAM INGENIERÍA S.L. 21- EBANISTERÍA EDUARDO RUA ALBERDI 22- ECOMAT FABRICACIÓN DE EQUIPOS S.L. 23- EMBUTICIONES PROFUNDAS DEL NORTE, S.A. 24- FIVEMASA, S.A. 25- FRUTAS IRU, S.A. 26- GARAY RECUBRIMIENTOS S.L. 27- GONVADOR S.L. 28- GOPLAST COMERCIAL S.L. 29- GOSAN S.A. 30- GRAMOMETAL S.L. 31- HELADOS ITALIANOS GELATI GELATI, S.L. 32- IEXCE S.L. 33- INDUMETAL RECYCLING, S.A. 34- INGENERSUN S.L. 35- INGENIERÍA DE FIBRAS ÓPTICAS S.L. 36- INLOG CONSULTORIA Y SOLUCIONES S.L. 37- IRONCHIP TELCO S.L. 38- LOGINTEGRAL EXPRESS, S.L. 39- LURGINTZA, INGENIERÍA GEOLÓGICA, S.L. 40- LUSE INGENIERÍA S.L. 41- MENDIGUREN Y UGARTE S.L. 42- NACIL MEDICA 4 GROUP S.L. 43- PERSEUS CIBERSEGURIDAD S.L. 44- QUILTON, S.A. 45- RECO RECUBRIMIENTOS ELECTROLÍTICOS S.L. 46- ROS Y ECTCETERA, S.L. 47- SISTEMAS INDUSTRIALES NAVALES S.L.U. 48- SIX TO GO SOLUTIONS S.L. 49- TÉCNICAS DE CERRAMIENTOS MARAVEN S.L. 50- TECNOLOGÍAS MEDIOAMBIENTALES QUÍMICAS Y CATALIZADORES, S.L. 51- THINK ON MARKETING S.COOP PEQ 52- TOMAS MINTEGUI URIGUEN, S.A. 53- TORRAVAL COOLING S.L. 54- TRANSPORTES Y SERVICIOS JOSETXU GALARZA S.A. 55- ÚTILES Y MÁQUINAS INDUSTRIALES, S.A. 56- VULCANIZADOS RETUERTO, S.L. 57- WORKBOAT SERVICES, S.L.U. 58- WORKÖHOLICS S.L. |
enkarterri
1- ARETARP LONAS INDUSTRIALES, S.L. 2- CANTERA LACILLA, S.L. 3- ECOPAVIMENTOS EGUSKIZA, S.L. 4- EDICIONES DEUSTO, S.A. 5- EMBALAJES ARECHAEDERRA, S.L. 6- EUROTUBOS DEL NORTE, S.L. 7- GUVAC S. COOP 8- REPRESENTACIONES CADAGUA, S.L. 9- TÉCNICAS DE VENTILACIÓN CALGE 10- VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS, S.L. |
pLENTZIA-mUNGIA
1- ARCTIC SEA, S.L. 2- CASTING OF FACILITIES, UTILITIES & DIVERSITY, S.L. 3- COMERCIAL DE TRANSMISIONES, S.A. 4- EQUIPOS ELÉCTRICOS S.L. |
GERNIKA-BERMEO
1- CONSERVAS CUSUMANO S.A. 2- HIJOS DE JOSE SERRATS S.A. |
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?