Filtra tu búsqueda

Net-Zero Basque
Industrial Super Cluster

Euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa azkartu, isuri garbiak gutxituko dituzten konponbideak bultzatuz eta aukerak sortuz Euskadin garapen teknologikoak egiteko.

Word Economic Forum-en “Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero” proiektuaren barruan kokatutako ekimena

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez eta Euskadiko energia arloko bi enpresa garrantzitsuenekin (Iberdrola eta Petronor) eta industri arloko 16 klusterren babesarekin, azkartu egin nahi du zero isuriranzko trantsizioa euskal industrian, bultzada bat emanez industriako energia kontsumoaren deskarbonizazioari eta eraginkortasun energetikoari, eta merkatu-aukerak sortuz garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarrituta.

Une honetan, munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko. Net-Zero “Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren helburua da prozesuak azkartzea eta isuriak gutxitzeko helburu hori lortzea, eta horretarako fokua jarriko du aurrena euskal industria sektorearen energia-hornikuntzaren deskarbonizazioan eta eraginkortasun energetikoan.

Ekimen honi esker teknologia berrietan kualifikatutako lanpostuak sortuko dira konponbide berritzaileak zabaltzeko, eta funtsezkoa izango da euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko.

Era berean, trakzio-lana egingo du teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenean oinarritutako aukera berriak eskaintzeko euskal enpresei.

Deskargatu hemen ekimenaren aurrerapenaren laburpena

Grupo 2818
net-zero-gova
net-zero-basque-clusters
net-zero-iberdrola
net-zero-petronor-repsol
net-zero-wef
Grupo 2783

Ekimen honek bere baitan hartzen ditu industria arloko klusterrak, lankidetzako ekimenen koordinazioa eta garapena erraztuko dutenak

Bazkide industrial garrantzitsuak

net-zero-petronor-repsol

Petronor-Repsol enpresak apustu egin du ekonomia deskarbonizatzearen alde bere prozesu eta produktu propioen bitartez (2050erako zero isuri garbira iristeko konpromisoa), produkzioa eta erregaiak deskarbonizatuz (erregai sintetikoak, bioerregai aurreratuak eta hidrogeno eta elektrizitate berriztagarriak) eta indarra emanez ekonomia zirkularrari eta hala neutraltasun teknologikoan nola lehiakortasunean oinarritutako ekonomiari.

net-zero-iberdrola

Iberdrola konprometituta dago ekonomiaren deskarbonizazioarekin, elektrifikazio handiagoa sustatuz eta erregai deskarbonizatuen erabilera (adibidez hidrogeno berdea) bultzatuz elektrifikazioa ezinezkoa denean edo behar bezain lehiakorra ez denean.

Industria Kluster garbia sortzea aukera paregabea da azkarrago egiteko zero isuriranzko bidea, sinergiak sortuz, arriskuak partekatuz eta inbertsioak erakarriz.

Zer eskaintzen dizu?

01_ Negozio aukerak

Teknologia berrietan eta zerbitzu berritzaileetan oinarrituak, trantsizioa azkartzeko.

02_Ekimenak eta proiektuak

Ekimenak eta proiektuak garatzea, lehen fasean fokua jarriz isuri gutxiko energia-iturrien integrazioan, eta horretarako inbertsioak eta baliabideak bultzatuz.

03_Esperientziak eta jardunbide egokiak

Ekimenaren hurrengo faseetan, dinamika hau CO2 gutxiago isurtzen duten gainerako sektoreetara hedatuko da, motibazioa sustatuz eta esperientziak eta jardunbide egokiak eskainiz.

04_Konpromisoa 4 arloetan

Eraginkortasun energetikoa, Elektrifikazio berriztagarria, Hidrogenoa eta CO2 atzematea.

05_Zero isuri

Azken joerak zero karbono isuri garbiranzko trantsiziorako.

06_Laguntza eta estrategiak

Euskal industriaren trantsizioa errazteko laguntzak eta estrategiak.

Norentzat da?

Bide-orriak

Lehen fase honetan, Euskadin CO2 isuri gehien sortzen duten sektoreetako enpresentzat

Grupo 2813

PETROLIO BIRFINKETA

Grupo 2814

GALDAKETA

Grupo 2815

ALTZAIRUA

Grupo 2816

ZEMENTUA

Grupo 2817

PASTA ETA PAPERA

Ekimenaren hurrengo faseetan, dinamika hau CO2 gutxiago isurtzen duten gainerako sektoreetara hedatuko da, eta hala, beste kluster batzuk motibatuko dira eta esperientziak eta jardunbide egokiak ere eskainiko zaizkie, konpromisoak har ditzaten trantsizio horretan.

Balio-kateak

Aurreko fasean lehenetsitako soluzioen balio-kateak ezaugarritzea, eta horien parte diren euskal enpresa-ehuneko enpresak aldez aurretik identifikatzea.

Euskadiko energia-eraginkortasunaren balio-katea

ENERGIA ERAGINKORTASUNA

Bero-ponparen balio-katea Euskadin

BERO-PONPAK

Oxierrekuntzaren balio-katea Euskadin

OXIERREKUNTZA

Hidrogeno berdearen balio-katea Euskadin

HIDROGENO BERDEA

Esperientziak
Captura-de-pantalla-2022-09-08-a-las-14.30

“Aukera paregabea da azkarrago egiteko zero isuriranzko bidea, sinergiak sortuz, arriskuak partekatuz eta inbertsioak erakarriz”.

Eusko Jaurlaritza

Captura de pantalla 2022-09-08 a las 14.30.59

“Iberdrola guztiz konprometituta dago ekonomia osoaren deskarbonizazioarekin. Irmoki sinesten dugu sektore industrialak funtsezko zeregina izango duela deskarbonizazio prozesu honetan. Helburu hori lortzeko oso garrantzitsua da kluster industrial hau sortzea Euskadin, sektore osoa deskarbonizatuko duten proiektuak abiarazteko”.

Iberdrola

Captura de pantalla 2022-09-08 a las 14.31.30

“Net-Zero Industrial Super Cluster-ekin hartu dugun konpromisoa da industriaren deskarbonizazioa bultzatzea. Horretarako, karbono isuri gutxiko gure produktuak ez ezik, baita ere eskaintzen ditugu hidrogeno berritua, bioerregaiak edo erregai sintetikoak, eta CO2 eta hondakin industrialak kudeatzeko konponbideak”.

Petronor

Net-Zero Basque ekimenaren proiektuak:

Hidrogenoaren euskal korridorea

Oinarritzat harturik lankidetza publiko-pribatuko estrategia bat, Hidrogenoaren ekosistema bat garatu Euskadin, proiektu eta ekintza zehatzak gauzatzeko eta aurrera egiteko energia, mugikortasun eta beste hainbat industria-sektoreren deskarbonizazioan. Informazio gehiago

Bideratu

Modelizazio eta plangintzarako tresna integratua, deskarbonizazio-eszenatokiak sortu eta aukeratzeko inpaktu desagregatuen ebaluazioaren bidez. Joan bideora

H-Acero

Teknologia berrietan eta hidrogenoa intentsiboki aplikatzen duten prozesuetan oinarritutako siderurgiaren neutraltasun klimatikoa. Deskargatu dokumentua

 

Estrategia

World Economic Forum-ek 2050erako zero isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lehen lau proiektuetako bat da; hain zuzen, ekimen horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak eskaintzea eta trantsiziorako konpromisoak hartzen dituzten eskualde industrialen arteko sinergiak ustiatzea.

Ingurumen politika horrek energetikoki eraginkorrenak diren Europako lau herrialdeen artean kokatuko du Euskadi. Eta hori gertatuko da berrikuntzaren bidez, teknologiarekin eskuz esku lan eginez, eta industria guztiak digitalizatuz.

“Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren asmoa da deskarbonizazioaren helburu hori aukera bihurtzea garapen teknologikoa eta industriala bultzatzeko Euskadin, lehendik existitzen diren gaitasunak bultzatuz eta berriak sortuz.

// Abantailak

Zergatik SuperCluster?

  • Jadanik martxan dauden Kluster Industrialak integratzen dituelako eta posible eta errazago egiten dituelako funtsezko industrien arteko sinergiak eta koordinazioa.
  • Jaurlaritzaren eta energia arloko enpresa giltzarrien arteko lankidetza eta konpromisoa suposatzen duelako ibilbide-orriak garatu eta inplementatzeko.
  • Isuri guztien % 67,1 suposatzen duten bost industrietan eginiko hasierako lan batetik abiatzen delako.
  • Aukera emango duelako zero isuri garbiko teknologiak eskalatzeko eta zerbitzu digitalak inplementatzeko.
  • Eta lanpostuak sortzeko.

Egon informatuta hemen

// FAQs

Ohiko galderak

Ekimen bat, helburutzat daukana azkarrago egitea zero isuri garbiranzko trantsizioa, bultzada bat emanez industria arloko energia-kontsumoaren deskarbonizazioari eta eraginkortasun energetikoari, eta merkatu-aukerak sortuz garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarrituta.

Euskadiko industri arloko 16 klusterretako baten bidez.

Hurrengo faseetarako aurreikusten da laguntza-mekanismo espezifikoak identifikatzea euskal industriaren deskarbonizazioa bultzatzeko.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Grupo 2818
Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu