Indeus Elkarrizketak saioaren itzulera nabarmendu du gaur IndeusBerrik, EGOIN enpresako Unai Agirreri egindako elkarrizketarekin. Honez gain, JOKOTEKNIA bideojokoetara euskaraz hurbiltzea ahalbidetzen duen jardunaldia azaroaren 12an egingo denaren berri ematen du eta Zertarako sustatu euskara zure erakundean topaketa berriz, azaroaren 15ean. Amaitzeko, astero bezala, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: DESKARBONIZAZIO.
ZERTARAKO sustatu euskara gure erakundean Jardunaldia, azaroak 15.Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jardunaldi honen helburua da entitate publikoetan euskara indartzeko dauden arrazoiak landu eta, bide batez,
une honetako eta aurrera begirako testuinguruari aipamena egitea. Bi adituren solasaldia eta hiru entitate publikoren praktika onak ezagutzeko aukera izango da bertan.
JOKOTEKNIA jardunaldia azaroaren 12an Bilboko Harrobia ikastolan.Azaroaren 12an, larunbata egingo da Jokoteknia jardunaldiaren 5.edizioa Bilboko Harrobia ikastolan, Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak antolatuta, eta besteak beste SPRIk babestuta. Aurtengo edizioak industria izango du hizpide. Euskarazko bideojokoen munduan egiten den jardunaldi bakarra da bera, goizean hasi eta iluntzera arte iraungo duena.
Itzuli da INDEUS ELKARRIZKETAK: EGOIN da gure lehen geltokia.Indeus Elkarrizketak solaskide berriekin bueltatu da. Unai Agirre, EGOIN enpresaren zuzendari exekutiboarekin egindako solasaldia da denboraldi berri honi hasiera eman diona. Egurra lantzen du EGOINek eta berrikuntzarekin eta ausardia askorekin zabaldu da Natxituatik munduko edozein herrialdetara: Erresuma Batua, Frantzia edota Bahamas besteak beste.
DESKARBONIZAZIO Industria Berriaren Spri Hiztegian.Ekonomiaren alorrean, karbonoa duten erregai fosilekiko mendekotasuna pixkanaka murrizteko prozesuari deitzen zaio deskarbonizazio. ‘Karbono gutxiko ekonomia’ kontzeptuaren gertukoa da. Kontzeptua azaltzearekin batera, Hiztegian Teknopolis telebistako saioan deskarbonizazioaz egindako bi erreportaietara estekak ere jaso dira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?