Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Azaroa, 2022 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna

Marketin digitalari buruzko Indusmedia 2022 kongresua bereziki zentratuko da enpresaren marketin-merkataritza binomiotik bultzatutako esperientzia arrakastatsuetan

Aurkeztuko diren gaietako bat da “Hackeatua izatetik merkatuko lider izatera”, hots, “hackeatua” izan zen ETE baten kasua, zeinak azalduko baitu nola aurre egin zion egoerari.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak Indusmedia 2022 foroa antolatuko du datorren azaroaren 22an. Kongresu horren helburua da foro bat eskaintzea ideiak partekatzeko, ezagutza handitzeko eta euskal industrietan Marketin Digitalaren arloan bildu diren esperientzia eta kasu arrakastatsuak aurkezteko.

Indusmediak jakin du sektorearen erritmo eta beharretara egokitzen marketin digitalean oinarritutako estrategia digitalak integratzeko orduan. Prozesu horretan argi ikusi da nola marketin eta merkataritza sailen arteko elkarlana gero eta estuagoa den. Horregatik, aurtengo edizioan hizpide hartuko dira marketin digitalak merkataritza arloko lantaldearekin sintonian lan egiten duenean eskaintzen dituen abantailak, bai lead-ak atzemateko eta bai salmentarako aukerak sortzeko.

Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak emango dio hasiera Indusmedia 2022 kongresuari, Euskadiko eraldaketa digitalaren helburuak eta politikak testuinguruan jarri eta azaltzeko, eta administrazioak SPRIren bidez enpresei eskaintzen dizkien “ibilbide pertsonalizatuak” izeneko laguntzak aurkezteko.

Indusmedia-ren aurtengo edizioko proposamena inoiz baino irekiagoa da, eta puri-purian egoteagatik bereziki interesgarriak diren esperientziak proposatuko ditu, hala nola Eva Olivaresen “Hackeatua izatetik merkatuko lider izatera”.  Gorrotxategik elikagaien produkzioko merkatuko digitalizazio proiektu bati buruz hitz egingo du: Storytelling-a: txokolatearen jatorritik gaur egungo errealitatera”. Foroan bada tokia eraikuntza sektoreko esperientzientzat ere; hala, ULMA Construction enpresak “LinkedIn-ekin Ilargitik salmentetara” kasua aurkeztuko du.

Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, eta hitzaldi hauek eskainiko dira: “Honela gomendatzen ditu Google-k inguruko negozioakSergio Somoza, “Inbound marketing-ak badu tokirik sektore industrialean?”Ariadna Batlle, “Zer egin dezakegu lead baten kostua % 93 gutxitzeko “Galdutako Arrazoiak” aztertuz”Geminys, “Proba, akatsa… Eureka! Lead kualifikatuaren bila” Bellota Herramientas

Indusmedia Balance

2011tik hona, industri arloko berrogeita hamar bat enpresa igaro dira Indusmedia kongresutik euren proiektu handiak partekatzeko, eta 2000tik gora parte-hartzailek aukera izan dute sektoreko liderrengandik ikasteko.

Indusmedia huts egin ezinezko hitzordua da marketin digitaleko prozesua garatzen ari diren edo martxan jarri nahi duten industria-enpresetako marketin edo/eta komunikazioko arduradunentzat. Ekitaldia azaroaren 22an izango da Orona Fundazioan goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara. Erreserbatu zure plaza Enpresa Digitalaren webgunean (hemen).

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak