Leonardo Rodríguez Urrego-k, Universidad EANeko (Bogotá) Ikerketa eta Transferentzia gerentea, Juan Camilo López Bermúdez-ek, Proyectos de Paz-eko aholkularia eta Secretaría de no Violencia-ko zuzentzaile teknikoa Garapenaren Laguntzarako Agentzia ezberdinetan, Medellíneko Udaletxea; eta Hugo Alberto Buitrago Montoya-k, Medellíneko Universidad de Antioquía-ko Unidad Especial de Paz-eko zuzendariak osatutako ordezkaritza kolonbiarra bisitan dago Euskadin Alderantzizko Ordezkaritza Komertzial batean, GAIA Klusterrak antolatutakoa Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldea) laguntzarekin.
Bisitaren helburua da Kolonbiako eragileek industrian, zerbitzuen sektorean, administrazioan eta euskal unibertsitateetan ematen ari den eraldaketa digitalaren eredu eta prozesua ezagutzea eta esperimentatzea, elkarlan publiko-pribatuetako ereduak gakoa izanda, mota honetako praktikak bere herrialdean ezarri dezaten. Halaber, Kolonbiako eragile publiko eta pribatuen eraldaketa digitalean lagundu nahi duten euskal enpresekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertuko dira.
Horretarako, bisitaren egitarauan barne gai-zerrenda bete-bete bat osatu da azaroak 9 eta 10erako, zeinean lehen kontaktua eta bilerak izan dituzten Modragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko arduradunekin. Gaur goizean, Iñaki Suárez SPRIko Eraldaketa Digitalaren arloko ardurarekin eta Javier Múgica SPRI programen arduradunarekin bildu dira eta arratsaldean Lehendakaritzako egoitzan Asier Arambarri Berrikuntza Sozialeko zuzendariarekin bilduko dira. Ondoren, Miñaoko Basque Cibersecurity Centrera joango dira Raquel Ballesterosekin elkartzera, BCSCeko Merkatuaren Garapena eta Gobernantza arduraduna.
Tomás Iriondo, GAIAko zuzendari nagusiak azpimarratzen duen bezala, euskal merkatu eta administrazioek “eraldaketa digitalaren aldeko ageriko konpromisoa erakusten dute, eraldaketa hau lehenetsiz erakunde eta ekintza programen zati handi batean, konponbide eta zerbitzu abangoardisten eskaerari erantzuten diotenak, beraien lehiakortasuna handituz.” “Zorionez, Euskadiko teknologia-sektorea prest dago erantzuteko eta badu zerbitzu maila altua”, argitzen du.
Errealitate honetan eta aspalditik GAIA Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako erakundeekin izan duten erlazioarekin lerrokatuta kokatzen da egun hauetan Euskadi bisitatzen duen Kolonbiako Alderantzizko Ordezkaritza Komertziala
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?