Indeus Elkarrizketak solasaldiak Danobatgroup du gaur gonbidatu; Indeus, Industriaren Euskal Plataformak urteko azken batzarra baliatu du Euskaraldiarekin bat egiteko; Lazarraga sariak azaroaren 24an banatuko dira; Egunean Behin jolasak galeserazko bertsioa dauka; ZIBERERASO Industria Berriaren Spri Hiztegian. Hauek dira Indeusberrik bildu eta zabaldu dituen albisteak.
LAZARRAGA SARIAK azaroaren 24an banatuko dira.Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea helburu duten sarion banaketa ekitaldia datorren azaroaren 24an egingo da Gasteizko Artium museoan. Lazarraga sarien zazpigarren edizio honetara 43 hautagai aurkeztu dira, hauetatik bost aukeratu ditu epai mahaiak.
INDEUSen batzar orokorra: bi enpresa berri eta EUSKARALDIAri atxikimendua.Industriaren Euskal Plataformak urteko azken batzarra egin du gaur Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Plataformara batu berri diren FAGOR eta Euskal Herriko Itsas Foroari ongietorria ematearekin batera, urtean egindako jardunaren balantzea egin dute eta azaroaren 18a izanik, Euskaraldiarekin atxikimendua agerian utzi nahi izan dute parte hartzaileek.
DANOBATGROUP Indeus Elkarrizketak solasaldian.Pello Rodriguez, Danobatgroupeko presidentearekin eta Mertxe Uzkudun, Ideko zentro teknologikoko komunikazio arduradunarekin egindako solasaldia dakarkigu Indeus Elkarrizketak egitasmoak. Mondragon korporazioan dagoen taldearen historia gainbegiratuz, makina-erremintaren arloan euskaraz izan duen bilakaera aztertu dugu elkarrizketa honetan.
Egunean Behin jokoak galesezko bertsioa du orain: Cwis Bob Dydd.Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa estreinatu da, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Euskaraz eguneroko 60.000 erabiltzailerekin zabalkunde eta onarpen handia du aplikazioak, eta antzeko egoera soziolinguistikoa duen beste herrialde baten, Galesen, saiatuko gara orain arrakasta hori errepikatzen.
ZIBERERASO Industria Berriaren Spri Hiztegian.Pertsona batek edo gehiagok baliabide informatikoak erabiliz egindako ekintza, sistema edo sare informatiko bati kalte egiteko asmoz. Helburuak askotarikoak izan daitezke: sistemaren segurtasuna haustea, datuak lapurtzea, edo sistema bera hondatzea zein suntsitzea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?