Teknologiaren sektoreko huts egin ezinezko eta erreferentziazko ekitaldi bihurtuta bukatu du aurtengo edizioa LibreCon 2022 ekitaldiak. Kongresua SPRI Taldearekin (Eusko Jaurlaritzaren enpresaritza arloko agentziarekin) lankidetzan antolatu da, eta iraun dituen bi egunetan teknologia irekien garapenarekin lotutako 1.200dik gora profesional, enpresa eta erakunde erakarri ditu.
70 ekitaldi baino gehiago egin dira lau espaziotan: Inspiration Space, Open Space, Expo, Tech Space, Demo Space eta Talent Space, zeintzuetan 75etik gora hizlarik parte hartu baitute. Talentua atzemateko jarduerak ere egin dira.
Bilbo Europako gune teknologikoetako bat bihurtu da, zeren LibreCon ekitaldiaz gain Bilbon hartu baitu egoitza BAT Accelerator Tower-ak, munduan ongien konektatutako ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema bat, non teknologia kuantikoak garatzen diren.
ESLE-Ezagutza irekiaren eta teknologia libreen enpresen euskal elkartea eta My Public Inbox antolatzaileak oso gustura eta eskertuta agertu dira erantzunarekin, bai parte-hartzeagatik eta baita ere ekitaldia gogoetarako foro estrategiko bat izan den aldetik.
LibreCon ekitaldian oraina aztertu da, baina batez ere etorkizuna, zeren hainbat gai estrategiko landu baitira, hala nola metabertsoaren etorkizuna, zibersegurtasunari buruzko errealitatea, Web 3 munduan garatzen ari diren esperientzia murgiltzaileak, tokenizazioa eta bere ondorioak gure eguneroko bizitzan, edo gero eta garrantzitsuagoak diren konputazio kuantikoa eta etorkizuneko ordenagailuak.
“Reinventing Openness” izan da aurtengo edizioaren leloa. Eta argi geratu da Teknologia Irekiek konponbideak eta baliabideak eskaintzen dituztela gaur egun eremu eta sektore guztietan sortzen diren beharrizanei erantzuteko. Hitzaldiak eta keynote-ak eman dituzten profesionalek azpimarratu duten bezala, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrekin sortzea eta kolaboratzea, lehiakorrago izateko, aukerak eta baliabideak hobeto aprobetxatzeko eta, finean, maila globaleko konponbideak eskaintzeko.
Izan ere, LibreCon ekitaldian bereziki sustatzen da edukiak, ezagutzak eta esperientziak partekatzea, baina era berean aukera bikaina da komunitatean gogoeta egiteko, kontaktuak sortu eta sendotzeko, eta proiektu eta negozioetan kolaboratzeko behar diren sinergiak sortzeko.
Halaber, LibreCon ekitaldiak ikusgarritasuna eman die gaur egun proiektu teknologikoak lideratzen dituzten hainbat emakumeri. Hizlari guztiek azpimarratu dute LibreCon dela Estatuan software libreari buruz egiten den konferentzia garrantzitsuena eta huts egin ezinezko ekitaldi bihurtu dela.
Hauek dira saritu diren proiektuak eta pertsonak:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?