Intergune 2022 euskal enpresaren kanpo-proiekziorako foroaren esparruan, Basque Trade & Investment-eko taldea JETROko ordezkariekin bildu zen, Japoniako enpresak nazioartekotzeko agentziakoekin. Topaketa horren helburua Japoniako herrialdearen eta Euskadiren arteko harremanak sendotzen jarraitzea zen, eta bertan Takaharu Horinouchi, Madrilgo JETROko zuzendaria, eta Ainhoa Ondarzabal, BT & I-ko kontseilari delegatua. parte aktiboa izan zuten.
Bileran, ‘Euskadi-Japonia’ Urtea dela eta BasqueTradek 2023an egingo dituen lehen planak azaldu ziren, hauek bi herrialdeen artean enpresa garapenaren eta negozio aukeren sustapenaren arloan hainbat jarduera sustatzera bideratuta daude. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza eta Japoniak Madrilen duen enbaxada ekintza-programa garrantzitsu bat prestatzen ari dira, bai Japonian, bai Euskadin, bi lurraldeak kulturalki, instituzionalki eta ekonomikoki hurbiltzeko.
Basque Trade & Investment-en aldetik, gogoratu behar da Japonia lehentasunezko herrialdea dela euskal ekonomiaren nazioarteko garapenerako, eta, ondorioz, enpresen sarrera erraztearen aldeko apustua areagotu egin da 2022an, Tokyon bulego berri bat irekiz, hurbilketa eta elkarreragin prozesuak erraztuko dituena zalantzarik gabe.
Japoniaren eta Euskal Herriaren arteko harreman ekonomikoak sendotu egin dira ‘Fukushima’ eta ‘Mie’ eskualdeekin lankidetza-hitzarmenak sinatu zirenetik. Hitzarmen horien ondorioz, erakundeek eta enpresek bisita ugari egin dituzte bi norabideetan; berriena urrian izan zen, ‘Central Japan Economic Federation’ -eko 24 enpresa Euskadin izan zirenean, eta, oraintsuago, Energiaren Euskal Klusterraren parte-hartzearekin Berriztagarrien Azokan, REIF -Fukushima, Japoniako enpresa-azoka garrantzitsuenetako bat.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?