Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Bio-osasuna Osasuna

IHH Healthcare Singapurreko mediku talde bat Euskadi bisitatu du esperientziak partekatzeko eta beren zentro pribatuen taldearentzat interesgarriak diren konponbideak identifikatzeko

Singapur erreferentziazko lurraldeetako bat da IHHrentzat. Bertan,4 ospitale eta lehen mailako arretako 30 zentro daude, non eta Euskadiko proposamenak aztertu eta, hala badagokio, kontratatu edo eskuratu ahal izango dituzte.
IHH Healthcare group singapur empresas vascas

IHH munduko arreta medikoko sare garrantzitsuenetako bat da, Asia eta Europako 10 herrialdetako 82 ospitale pribatu biltzen dituena: Brunei, Bulgaria, Txina, India, Mazedonia, Malaysia, Herbehereak, Serbia Singapur eta Turkia. Singapurreko IHH Healthcare Group zentroen taldetik, profesional-talde bat Euskadira abiatu zen Osasunaren eremu garrantzitsuan esperientziak eta aukerak partekatzeko.

Dr Prem Kumar Nair eta Dr Noel Yeo -CEO eta COO hurrenez hurren- doktoreek jardunaldi bat eskaini zuten gailu medikoen eta osasun digitalaren sektorean jarduten duten hamar bat euskal enpresekin elkarreraginean aritzeko, beren produktu eta teknologia berritzaileenen aurkezpena erraztuz

Singapur erreferentziazko lurraldeetako bat da IHHrentzat. Bertan,4 ospitale eta lehen mailako arretako 30 zentro daude, non eta EAEko proposamenak aztertu eta, hala badagokio, kontratatu edo eskuratu ahal izango dituzte. Aukera hori, gainera, konpainiaren gainerako zentroetara ere zabaldu liteke:

ihh Quirón

Euskadin egon zen bitartean, Singapurretik etorritako profesionalek hainbat bisita egin zituzten osasun zentroetara, hala nola Erandioko Quirón Ospitalera, non Joseba Vidorreta (Quirón Salud Vasco-ko zuzendaria), Isidoro Beltrán de Heredia (Euskadiko zuzendari komertziala) eta Irune Cachorro doktorea (zuzendari medikoa) egoteko aukera izan zuten.

IMQ Zorrotzaurre, zentroan, Nicolas Guerra doktore eta zuzendariarekin batera, klinikaren instalazioak bisitatu zituen taldeak.Klinikak sei ospitalizazio-solairu ditu eraikinaren fatxada poliedrikoan, besteak beste, non talde-lana eta abangoardiako teknologia erreferente nagusia da.

IMQ IHH

Medikuntza Birsortzaileak eremu zabala hartzen du, ehunen ingeniaritza eta autosendaketaren kontzeptuari buruzko ikerketa barne hartzen dituena.non gorputz bakoitzak bere sistemak erabiltzen ditu, kanpoko laguntzarekin edo laguntzarik gabe, zelulak birsortzeko eta organoak edo ehunak berreraikitzeko. Eta eremu horrekin lotuta, Larrabetzuko herri txikian Histocellen intslazio berriak daude. Marta Aciluk, enpresa honetako fundatzailekidea, bere produktuetako batzuen ezaugarriak aurkeztu zituen, Singapurren dagoeneko enpresa banatzaile bat dutelarik, ultzerak sendatzeko sistemaren kasuan bezala: dagozkion lizentzia erregulatzaileen zain, interes handiko gaia da IHH groupentzat.

IHH Histocell
Singapurreko mediku taldeak ‘Mizar Health‘ bezalako enpresen lan berritzaile eta teknologikoa eta osasun sektorerako 3Dko fabrikazio gehigarriko produktuak ezagutzeko aukera ere izan zuen, baita ‘Gogoa Mobility‘ren ‘Movex’ unitatea ere. Honek, exoeskeletoak erabiliz eta fisioterapeuten laguntzaren bidez, iktusa, traumatismo edo gaixotasun neurodegeneratiboen ondorioz mugikortasuna galdu duten pazienteei errehabilitazioa eskaintzen die.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak