Nekane Ubillosekin egindako solasaldiak eman digu ZITU bertatik bertara ezagutzeko aukera. Nekanek azaldu digu ze arlotara bideratuta dauden euren produktuak: “Alde batetik zerbitzuei bideratutakoak eta zentzu horretan aipatzearren ERP propio bat daukagu garatuta. Arlo sozialera ere bideratzen ditugu gure soluzioak eta aipa genitzake, adibidez, elkarte gastronomikoei bideratutako SOGEST aplikazioa, gaur egun 200 elkartetik gora instalatuta daukaguna edota AIORA komunikazio tresna bat. Eta beste alor bat Industriara bideratuta daudena, azken urte hauetan ZITUn nahiko pisu handia hartu duen alorra izango litzateke.”
“Azken lau-bost urteetan garatu dugu produktu bat ERIS izenekoa eta dago oso fokalizatuta gehien bat, bere sorreratik, mekanizatu tailerren digitalizaziora, non hartzen ditugun makinetako datuak denbora errealean eta ERISi esker, azken helburua da mekanizatu tailer hauek beraien efizientzia eta produktibitatea handitzea.”
ZITUren egunerokotasunean euskara da nagusi, izan ere: “Azkenean zure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukazunean erosoago gaudela denok eta beste balio bat baduela ez sentitzea behintzat atzerrikoa zure etxean.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?