Zeramika-estaldurak industria-eremu askotan erabiltzen dira. 30 urtez itsasoan egongo den offshore dorre eoliko batean erabil daitezke adibidez, edo, baita ontzi baten karenan ere. Beirazko gainazalak korrosiotik eta eguzki-izpietatik babesteaz gain, alga, molusku eta abarren lagapena saihesten du. Horrek %10eko erregaia baino gehiago aurreztea ekar lezake, baita itsasoarekin kontaktuan dagoen edozein piezatan mantentze-lan asko aurreztea ere. Korrosio, urradura edo elementu kimiko handiak dauden edozein sektoretan erabil daitezke Kera-Coat enpresak diseinatu eta egiten dituen estaldura horiek.
Startupa 2009an sortu zen bere sustatzaile eta CEO José María Vergara eta gainazal-estalduretan espezializatutako CIDETEC zentroaren artean. Harrezkero aplikazio berriak aurkitzen eta balio-kate horretan sar daitezkeen enpresekin akzioak handitzen aritu da etengabe. Bizkaiko konpainiak garatzen dituen zeramikek beste inguru gogorrago batzuetan balioa dutela erakutsi dute, eraso kimikoekiko erresistentzia handia dutelako, inertzia kimiko handia dutelako eta partikulen baztertzea sahiesten duen beirazko gainazala dutelako, gogortasuna dutelako… Kera-coat-eko akzioduna den Tubacexen estalitako hodietan erabili dira adibidez, eta honen filiala den Tubacoaten koke labeetan, erreaktoreetan…
2012tik Kera-Coat beiraztatze-prozesua zeramiketan egiteko laser-prozesu bat garatzen saiatzen ari da. Orain arte, prozesu hau 800ºC baino gehiagoko tenperatura behar duten labeen bidez garatu da. Baina, azkenean, 2020an hasitako Hazitek programari esker, eta Tecnaliaren lankidetzari esker, proiekzio termiko eta laser bidezko konbinazio bat lantzen ari da, labeko beiraztatzeak duen kalitatea baino hobea lortu duena. Une honetan, Kera-Coatek Hazitek programa beste urte batez luzatzeko onespena jaso du. Gainera, Iberdrola Renovables, Torrecid (lehengaien fabrikatzailea) eta ontzigintzaren sektoreko beste enpresa batzuekin batera ontzigintzako PERTEan (Ontzigintzako Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) parte hartzeko aukera du enpresak.
Etorkizunera begira, enpresaren erronka orain arte hazi garen moduan hazten jarraitzea da, eta gure produktuarentzat gero eta aplikazio gehiago lortzea, oso zeharkako elementua delako eta hainbat sektoretan erabil daitekeelako”, dio CEOak.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?