Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Global Training Bekak

Euskadik talentua lantzen jarraitzen du 500 Global Training beka berrirekin

30 urtetik beherako bekadunek zortzi bat hilabeteko egonaldia egingo dute atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasotzeko

 

 500 gaztek jaso dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Beka horiek Eusko Jaurlaritzak ematen ditu SPRI Taldeko Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez. Global Training bekak bereziki pentsatuta daude nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, eta laguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da unibertsitateko titulua edo goi-mailako LHko graduko prestakuntza izatea. Aurten 6,25 milioi euroko aurrekontua dago.

Ekitaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin da, eta bertan izan dira Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal BT&I-ko zuzendaria eta hainbat erakunde kolaboratzailetako kideak: Merkataritza Ganberak, Confebask, Adegi, Politeknika Ikastegia Txorierri, Hetel, Ikaslan, AFM Klusterra, Donostiako Sustapena, Garapen, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV-EHU eta Novia Salcedo Fundazioa.

Beka jaso duten gazteek praktika profesionalak egin ahal izango dituzte 5 kontinenteetako 55 herrialdetan kokatutako lehen mailako 330etik gora enpresa nahiz organismotan. Horietako batzuk dira Fraunhofer Institutua, Microsoft, Harvard Medical School edo NBE Emakumeak.

Euskadik hainbat ekintza programatzen ditu hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko, eta beka programa hau dugu horietako bat. Enpresek pertsona prestatuak behar dituzte, eta esperientzia honek aukera ematen die Euskadiko gazteei euren jarduera profesionalerako gaitasun eta ezagutzak barneratzeko, eta kasu honetan, gainera, kultura anitzeko eta nazioarteko ingurune batean.

Hala, programa honek aukera ematen du atzerrian profesionalki trebatzeko, gazte bakoitzaren espezialitate akademikoaren araberako praktika ordainduak eginaz atzerriko enpresa edo erakundeetan.

Programaren helburua da atzerrian eskuratutako ezagutza eta gaitasun horiek Euskadira ekartzea. Eta bekadunek erabakitzen badute atzerriko egonaldiak luzatzea, handik lan egingo dute Euskadiko ekonomiaren interesen alde.

Aurrekontu-zuzkidura honetarako erabiliko da:

  • Hilean 1.530 euro gordineko 500 plaza hornitzeko 6 hilabetez
  • Erakunde kolaboratzaileei 1.000 euro emateko plaza bakoitzeko kudeaketa-gastuetarako
  • Bekadun bakoitzari 40 orduko prestakuntza-gastuak ordaintzeko
  • Bekadunen asegurua ordaintzeko: bidaia / zerbitzu medikoak

Gutxienez sei eta gehienez hamabi hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak zortzi hilabetekoak izango dira batez beste.

Laguntzen hartzaileak izango dira goi-mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa) duten 30 urtetik beherako gazteak, B1 edo B2 ingeles maila dutenak.

Erakunde kolaboratzaileak

Global Training beka-programaren erakunde kolaboratzaileek esperientzia frogatua dute mota horretako prestakuntza- eta nazioarteko mugikortasun-programen kudeaketan.

Hauek dira aurtengo ediziokoak:

Novia Salcedo Fundazioa80 beka
Ikaslan + AFM80 beka
Eusko Ganberak60 beka
EHU / UPV60 beka
Deustuko U + MU60 beka
Garapen + Donostiako Sustapena80 beka
HETEL + Confebask + Adegi80 beka

Hauxe da kolaboratzaileen zeregina:

  • Prestakuntzako praktika onenak bilatzea nazioarteko enpresa eta erakundeetan, gazteek esperientzia praktikoa har dezaten.
  • Hautagaiei zuzendutako deialdia eta hautaketa-prozesua egitea Basque Trade & Investment-ekin lankidetzan.
  • Lehen prestakuntza ematea gazteak nazioarteko “esperientziarako” prestatzeko.
  • Bekadunen eta harrerako enpresen jarraipena egitea eta laguntza ematea bekak irauten duen bitartean.
  • Bekadunen prestakuntzaren eta esperientzien emaitzak txertatzea amaierako txostena idaztean.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak