Prebentzioa eta salaketa dira Alba Biotech startup arabarraren ardatz nagusiak. Toxikologiako Institutu Nazionalaren arabera, salatutako hiru bortxaketatik bat egin omen da biktima sumisio kimikoko egoeran egon den bitartean. Konpainia arabarrak laster merkaturatuko ditu zerrenda erreaktibo batzuk, gai direnak edarietan sumisio kimikoko droga horien presentzia detektatzeko. Zortzi bazkidez osatutako enpresa honek espero du datozen asteetan iritsiko direla zerrendak merkatura, halaxe adierazi du Ane Fernández de Arbina zuzendari exekutiboak.
Zein testuingurutan sortu zen enpresa hau? Zerk bultzatu zuen?
Estatuko hiru bortxaketatik bat egiten da biktima sumisio kimikoko egoeran dagoela. Test4Safe (produktuaren marka komertziala) sustatu duen lantaldeak datu hori ezagutu zuenean erabaki zuen zerbait egin nahi zuela horrelako krimenak prebenitzeko, eta horrelaxe sortu zen gure proiektua.
Nola funtzionatzen dute zerrendek?
Diru-zorroan edukitzeko pentsatuta dagoen baliabide bat da, adibidez, zalantzazko egoera batean (hala nola komunera joan garenean edalontzia barran utzita) jakin dezagun edarian substantziaren bat bota diguten. Zerrendak likidoan murgildu behar dira, eta minutu gutxiren buruan jakin dezakegu sumisiozko drogarik dagoen ala ez.
Kontuan izanik horrelako drogek ez dutela ez usainik, ez kolorerik eta ezta ere zaporerik, zenbateraino dira fidagarriak zerrendak?
Fidagarritasuna oso handia da gehien erabiltzen diren sumisiozko drogak detektatzeko orduan. Probak egin ditugu edari bolumen eta droga kantitate desberdinekin, eta emaitza beti izan da zuzena. Gure lehentasuna da baliabide erraz, azkar eta eraginkorrak eskaintzea.
Noiz iritsiko dira merkatura zerrenda hauek?
Kalkulatu dugu gure produktua datorren urteko otsailean edo martxoan merkaturatuko dela.
Eta non erosi ahal izango da?
Nagusiki farmazietan, baina buruan darabiltzagu beste banaketa-kanal batzuk ere, esaterako ostalaritza sektorean saldu daitezke, udaletan edo zuzeneko ekitaldi masiboak antolatzen dituzten enpresetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?