Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

ZITU konpainia, Zibersegurtasuna Teleprestakuntzan, Euskara ingurune digitalean eta Karbono gutxiko ekonomia dira gaur albiste.
IndeusBerri bannerra_azaroa

ZITU konpainiako Nekane Ubillosekin egindako solasaldia dugu gaur Indeus Elkarrizketak egitasmoko protagonista. Eta honekin batera Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak antolatutako Zibersegurtasuna Teleprestakuntzan izeneko jardunaldia; Euskara ingurune digitalean sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak bideratutako diru-laguntza; eta Industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: Karbono gutxiko ekonomia. Hau guztia gaurko IndeusBerri gunean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa

Euskara ingurune digitalean egon dadin diru laguntzak emateko deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Ekoizkinak egiten dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei zuzenduta dago diru-laguntza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 16an hasiko da eta otsailaren 13an bukatu.

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa

Zibersegurtasuna Teleprestakuntzan.Formakuntzaren arloan teknologia gero eta gehiago erabiltzeak zibermehatxuekiko esposizio maila eta zibersegurtasuneko gertakari bat jasateko probabilitatea areagotzen du. Honela bada, urrutiko formakuntzetako arriskua arintzeko eta zibersegurtasuneko edozein gorabehera saihesteko oinarrizko jarraibide batzuk ezagutzea beharrezkoa da.

Nekane Ubillos, ZITU, Indeus Elkarrizketak

ZITU Indeus Elkarrizketak solasaldian.Zitu konpainiako Nekane Ubillos dugu solaskide aste honetako Indeus Elkarrizketak saioan. Neurrira egindako soluzio teknologikoak garatzen dituen enpresaren sorreratik hasi eta gaur egunera bitarteko bidaia egin dugu elkarrizketa honen bidez. Euskararen erabilerak eta batez ere euskara euren produktuetan txertatzeak hartu dute protagonismoa.

Hiztegia 5

KARBONO GUTXIKO EKONOMIA Industria Berriaren Spri Hiztegian.Biosferara berotegi-efektuko ahalik eta gas gutxien –zehazki, karbono dioxidoa– igortzea helburu duen ekonomia-eredua. Gas horien gehiegizko metatzea berotze globala eragiten ari da, eta horrek, epe luzean, klimari eragiten dio. Klima-aldaketa katastrofiko hori saihesteko xedez, munduko herrialde askotan zenbait neurri hartzen ari dira, hala nola: eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia-iturri berriztagarrien erabilera areagotzea edo CO2-a harrapatzea.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak