Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Txile

Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera

Lehendakariak ziurtatu du Santiagoko Metropoli-Eskualdea Txileko garrantzitsuena dela, eta Euskadi Basque Countryren nazioartekotzeko programak "lurralde estrategikotzat" hartzen duela.
gobernador Claudio Orrego Larrain, Aitor Urzelai, Ainhoa Ondarzabal
Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Agentziak Txileko Santiago Metropolitar Eskualdetik etorritako eta Claudio Orrego Larrain gobernadorea gidatutako ordezkaritzaren bisita jaso dute. Aitor Urzelai, Ainhoa Ondarzabalekin batera, buruzagi eta bere taldearekin bildu dira, azken egunotan euskal lurretan lan agenda garrantzitsu bat garatzen ari dena:  hitzordu garrantzitsuena hilaren 11n izan zen, Ajuria Enean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Bileran ‘Elkar Ulertzeko Memoranduma’ sinatu zen.

EUMaren helburua da batzen gaituzten adiskidetasun eta lankidetza loturak sakontzea, gure Herrien arteko loturak zabaltzea, eta lankidetza eta garapen sozioekonomikoko, hiria berroneratzeko, lurralde-plangintzako, turismoko eta ingurumeneko jarduerak bultzatzea. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Santiagoko Metropoliko Eskualde Gobernuak merkataritza, inbertsio eta negozioetako ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko konpromisoa hartu dute, truke ekonomikoa eta enpresen garapena sustatuko duten enpresa eta erakunde-sustapeneko topaketen bidez.

Espezializazio adimenduna, produktuen eta elikagaien lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak, eta ekoizpen eta industria-sistemetako berrikuntza eta garapen teknologikoa batera aztertuko dira, eta, betiere, hazkunde ekonomiko inklusibo eta jasangarriko irizpideak kontuan hartuta.

 

Enpresen nazioartekotzea.

Lehendakariak ziurtatu du Santiagoko Metropoli-Eskualdea Txileko garrantzitsuena dela, eta Euskadi Basque Countryren nazioartekotzeko programak “lurralde estrategikotzat” hartzen duela. Gogora ekarri du, gainera, Claudio Orrego gobernadorearekiko harremana Peñalolengo alkate zela hasi zela – Metropoli Eskualdeko komunetako bat –, eta orain arte ingurumen eta iraunkortasun arloko lankidetza bateratuen bidez mantendu dela.

Bestalde, Orreo gobernadoreak adierazi du Euskadi eta Txile “etengabe senidetutako” bi herri direla, eta Latinoamerikan Euskadi Europako lurralde aurreratuenetako bat dela hazkunde ekonomikoari, ingurumen-iraunkortasunari eta gizarte-kohesioari dagokienez.

Sinatzaileek adostu zuten enpresak nazioartekotzeko programak sustatzearekin lotutako ezagutzak partekatzea, funtsezko elementua baita munduko ekonomiaren globalizazio-prozesuari aurre egiteko. Eta hori guztia hobeto eszenaratzeko, SPRI Taldeak eta Basquek honako hauek planifikatuko dituzte: sustapen eta hedapen-ekintza egokiak, erakunde eta enpresa-misioak, azokak, mintegiak eta kongresuak antolatzea, azterlan eta ikerketa bateratuak egitea eta dagokion informazio, dokumentazio eta material-fluxua.

Halaber, bi lurraldeetako ikertzaile, teknikari, espezialistekin eta profesionalekin ezagutza eta esperientzia arrakastatsuak trukatzea aurreikusten da, baita giza kapitalaren prestakuntza eta gaikuntza ere, eta gure praktika eta bikaintasun-kasu onenen inplementazioa ikusaraziko duten tailerrak, sinposioak eta hitzaldiak antolatzea.

Hemen MOU 

Lehendakari Iñigo Urkullu, gobernador Claudio Orrego Larrain

Lotutako albisteak

Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
MEDICA PANEL 14 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak