Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzako Industria ordezkaritza batek Befesak Hego Korean duen lantegia bisitatu du

Befesak Erandion du egoitza, eta bi ekoizpen enpreaa ditu Gyeongju eta Pohan herrietan industria-hondakinak kudeatzeko

Seulgo ordezkaritza komertzial berriaren inaugurazioa dela eta, Korean dagoen euskal ordezkaritzak Befesa euskal enpresaren lantegi produktiboa bisitatu du gaur Pohang hirian.

 Befesak Erandion du egoitza, eta Hego Korean dauden 13 euskal enpresetako bat da. 1993an sortu zen, eta gaur egun industria-hondakinak birziklatzeko soluzioetan konpainia liderretako bat da. Enpresak presentzia handia du nazioartean hamabost herrialdetan baino gehiagotan, besteak beste, Hego Korean, birziklatze-zerbitzuetarako merkatu estrategikoetako batean, bere industria siderurgiko indartsuagatik eta ingurumen-politikagatik.

Enpresak bi lantegi produktibo ditu Hego Korean, bat Gyeongjun eta bestea Pohangen. Azken hori Mikel Amundarain Industriako sailburuordeak bisitatu du, Asier Zarraonandia Befesako kontseilari delegatuaren eta Kasey Les Koreako Befesa lantegiko zuzendariaren eskutik.

Befesaren jarduera altzairuaren eta aluminioaren industriei irtenbide iraunkorrak ematean datza, altzairuaren eta aluminioaren bigarren mailako ekoizleen balio-kateetan sortutako hondakin arriskutsuak birziklatuz eta zerbitzua emanez. Enpresak, besteak beste, altzairugintzako hauts-materialekin, zepekin edo gatzagekin hondakin arriskutsuak birziklatzeko ahaleginak egiten ditu.

Befesaren eta POSCOren arteko harreman estua deskarbonizarioaren alde

 Aurretik, euskal ordezkaritzak POSCO Park 1538 Museoa bisitatu du, gaur egun Befesa euskal enpresarekin harreman komertzial handia duen munduko altzairu-ekoizlearena.

Pohang Iron and Steel Company, edo, besterik gabe, POSCO, Hego Koreako Pohangen oinarritua, munduko laugarren altzairu ekoizle nagusia da, eta Hego Koreako automobilgintza industriaren eta ontziolen hornitzaile erabakigarria berrogei urte baino gehiagoz geroztik.

Sailburuordearekin batera, Spri Taldeko zuzendari nagusia, Aitor Urzelai; Basque Trade and Investement erakundeko kontseilari delegatua, Ainhoa Ondarzbal; Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria, Larraitz Gezala, eta BTIk Korean duen merkataritza-ordezkaritza berriaren zuzendaria, Sang Ah, izan dira

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak