Gabonileko lehen IndeusBerrik Indeus Elkarrizketa berri bat dakarkigu: ARITU kooperatibako zuzendari nagusi Josu Unamunorekin izandako solasaldia. Euskeraren Nazioarteko Eguna ere hizpide dugu, Euskaraldiari agur esatearekin batera egin baitu Euskeraren egunaren ospakizuna Spri Taldeak. EnpresaBidea agerkari digitalak lortutako sariak, ZIURen zibersegurtasun laborategiak eta Industria Berriaren hiztegiko kontzeptu berri batek, Datu Masiboak, osatzen dute gaurko buletina.
EnpresaBIDEAk jaso du aurtengo Rikardo Arregi Komunikazio Saria.EnpresaBIDEA, joan den apirilean sortu eta martxan jarri zen onlineko egunkari berriak jaso du aurtengo Rikardo Arregi Komunikazio saria. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea helburu duen euskarria da, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz. Euskaraz sortua eta euskaraz hedatua. Zorionak!
Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du SPRI Taldeak.Euskaraldia bukatu den egunean eta Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, SPRI Taldea osatzen duten erakunde publikoek bat egin dute Euskararen eguneko adierazpen instituzionalarekin. Adostasuna, etorkizunaren giltzarri izenburupean, orain dela 40 urte onartu eta abiarazitako Euskararen Legea du abiapuntu adierazpenak.
ARITU Indeus Elkarrizketak solasaldian.Aritu kooperatibasko Josu Unamuno dugu solaskide aste honetako Indeus Elkarrizketak saioan. Enpresaren sorreratik hasi eta gaur arte egindako ibilbideari buruz hitz egin digu Arituren Zuzendari nagusiak, baita euskarak enpresan duen presentziaz ere. Bere esanetan, euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da arlo sozioekonomikoan eta bereziki enpresetan hizkuntzaren erabilera zabaltzeko eta indartzeko.
ZIURen zibersegurtasun laborategia handitu egin da robot industrialentzako soluzio batekin. ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak bere laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu ditu, robot industrialen zibersegurtasunaren arloan Gipuzkoako enpresen posizioa indartzeko helburuarekin. Instalazio berria eskuragarri dago jada, zibersegurtasun arloko soluzioen enpresa erabiltzaileek eta fabrikatzaileek ingurune seguru batean dituzten egoera eta beharrak aztertu ahal izateko.
DATU MASIBOAK Industria Berriaren Spri Hiztegian.Prozesatzeko oso multzo handia osatzen duten datuak, konplexutasun handikoak. Datu masiboak prozesatzeko, ohikoak ez diren aplikazio informatikoak behar dira. Datu asko modu adimentsuan aztertu, administratu eta manipulatzen ditu azalpen-, aurreikuspen- eta optimizazio-ereduen bidez. Helburua da erabaki onak eta eraginkorrak hartzea. Industria-datuen ustiapena da erabilgarri dauden baliabide guztiak hobeto kudeatzeko modua.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?