Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 otsaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

“Talentua erakartzeko enpresaren izaera eta euskara mantendu behar ditugu” BATZ

Arratia eskualde bizkaitarrean enplegua sortzeko sortu zen BATZ kooperatiba 60.hamarkadan. Trokelgintza moduan hasi eta gaur egun automobilgintzako osagaiak egiten ditu munduko auto ekoizlerik garrantzitsuenentzako.
Batz kooperatiba

BATZ Kooperatibako presidente Xaber Ozerinjauregiren eta Materialen garapeneko arduradun Saioa Loizagaren eskutik egindako ibilbide honetan jakin dugu datorren urtean 60 urte egingo dituela enpresak. Arratian trokeleria lanetan hasi eta gaur egun munduko auto ekoizlerik garrantzitsuenentzako osagaiak egiten ditu BATZek.  “Hasi trokeleri moduan hasi ginan, hori izan zan BATZeko betiko negozioa eta munduan zeozergaitik ezagunak bagara trokeleri moduan da. Gaur egun hori zoritxarrez asko gutxitu da ta orain dala 30 urte inguru hasi ginan beste gauza batzuk egiten, trokelak egiten genituen ta piezak egiten hasi ginan, osagaiak, automobilentzako osagaiak. Eta gaur egun horixe da gure negoziorik handiena, automobilentzako osagaiak diseinatu eta fabrikatzea da.”

Hizkuntzaren erabilera hizpide hartuta, BATZek hainbat urte daramatza lan arloan euskararen erabilera sustatzen eta bultzatzen: orain dela 20 urte egin zuen bere lehen Euskera Plana; Errota fundazioaren EUSGARA proiektuan sartuta dago; eta INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide ere bada.

Arratiakoa izatea eta euskarari eustea ezinbestekotzat jo dituzte solaskideek, batez ere talentua erakartzeko gero ta handiagoa den lehian: “Lehen eskaintza bat zegoen eta guk aukeratzen genuen eta gaur egun gazteek eurek aukeratzen dute nora etorri gura duten lanera, eta euskara eta enpresa izaera mantentzea pentsatzen dut inportantea dela. Eta gazteek eurek hori be baloratzen dute.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Irakurri gehiago
31 urria, 2024 Euskara industrian
“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Irakurri gehiago
24 urria, 2024 Euskara industrian
“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Euskara industrian
“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak