BasqueTradek Kolonbian duen bulegoa aktiboki ari da lanean herrialde hartako osasunaren sektorean, bioosasunaren alorreko enpresei Kolonbiako merkatua ezagutzen eta jorratzen laguntzeko. Horretarako, funtsezko hainbat eragilerekin harremanak ezarri dira: Invest in Bogota – Investment and events promotion agency’, lankidetza mantentzen den erakundeetako bat da.
Bogotako Merkataritza Ganberaren eta Hiriburu Barrutiaren arteko ekimen publiko-pribatua da. Eskualdeko ekintzailetza-ekosistema antolatzen duen erakundea da, eta 2021az geroztik, Bogota Convention Bureau negozio-unitatea osatzen du, hirirako inpaktu handiko ekitaldiak erakartzeko.
Bere helburua nazioarteko inbertsio garrantzitsua erraztea da, bai eta munduko bilerak eta ekitaldiak erakartzea ere, Bogota-Eskualdeko garapen sozioekonomikoan, lehiakortasunean eta bizi-kalitatean laguntzeko, Latinoamerikan negozioak egiteko helmuga gogokoena izan dadin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?