Mikroalgak fotosintesia egiteko gai diren zelulabakarreko mikroorganismoak dira. Oso eraginkorrak dira CO-ren finkapenean eta biomasa ekoizteko eguzki-energiaren erabileran. Abantaila horiei produktibitate handia gehitzen diete, ur gezatan zein gazitan bizi daitezke eta konposizio aberatsa dute. Algaloop enpresa, egoitza Gipuzkoan duena, enpresa aitzindaria mikroalgen industrian.
Startup honek produktu bioaktiboak ekoizten ditu elikadura-gehigarrien eta bioongarrien sektoreetarako, mikroorganismo zelulabakar horiez baliatuz. “Zientziaren eta teknologiaren aurrerapen nagusiak aplikatzen ditugu, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta gizateriak planetan duen eragina murrizteko”, adierazten dute bere web orrioaldean.
Bere enpresa-proiektua praktikan jartzeko, startupak Mikroalgak laborategian eta eskala pilotuan hazteko ereduaren pilotajea” izeneko proiektuan parte hartu dute azkenengo hilabetetan. Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateko Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumari (BMCC) eman zitzaion, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-eremuko tokiko ekintzarako laguntzen programaren (GALP) barruan. Konpainiaren betekizuna bere Asteasuko lantegian mikroalgak eskala txikian hazteko eredu bat garatzea izan da. Proiektu honetarako aukeratu diren espezieak Chlorella vulgaris, Haematococcus lacustris eta Arthrospira platensis izan ziren; mikroalgak ekoizteko prozesuetan ohikoak diren espezieak dira horiek, eta emaitza komertzialak egiaztatuak dituzte.
Algaloopek hainbat produktu bioaktibo ekoizten ditu mikroorganismo horietatik abiatuta, hala nola edari isotonikoak, snack-ak, barratxo energetikoak, saltsak, kabiarra eta bonboiak. Produktu horiek bioongarriak eta elikagai-gehigarriak bezalako sektoreetan erabil daitezke. “Algaloopek elikaduraren etorkizuna izango diren irtenbide iraunkorrak eskaintzen ditu”, nabarmentzen dute.
Enpresa honen ekoizpen-moduak eskaintzen dituen abantailei dagokienez, balio-katearen prozesu osoaren digitalizazioa aipa daiteke; honek, arduradunen esanetan, “bezeroei emandako produktuen trazabilitatea eta konfiantza errazten ditu”. Onura horri tokiko ekoizpena gehitu behar zaio, izan ere, ekoizten dituzten produktu gehienak bertako instalazioetan landatzen dituzten Euskadiko jatorrizko anduietan oinarritzen baitira. Horrekin batera, mikroalgak lantzeko eta mikroorganismo horietatik ateratako biomasa prozesatzeko “teknologia jasangarria eta eraginkorra” erabiltzen dute. “Industriak igorritako CO2 atzitzen dugu fotosintesiaren bidez mikroalgak hazteko”, azaltzen dute Algaloopetik.
Bestalde, startup berritzaile honen lantaldea Anaut Patterson ekintzaileak, CEOa eta Algaloopen sortzailea, Bilogian ere lizentziaduna dena, eta Jaime Yanizek osatzen dute, hau ere, Bilogian tituluduna eta startup gazte honen produkzio teknikaria. Enpresa proiektu honek Naturklima, Hazi, Itsas Garapen Elkartea, eta BIC Gipuzkoaren laguntza jasotzen du.
info+: algaloop.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?