Aste honetako IndeusElkarrizketa ekarri du azalera IndeusBerrik, hain zuzen ere BATZ kooperatibako Xaber Ozerinjauregi eta Saioa Loizaga protagonista dituena. Honekin batera Sustatu aldizkari digitalean Itzuliplus itzultzailearen berritzeari buruz irakurritako artikulua, Talentatu programaren 5.edizioa abiarazi dutela eta Industria Berriaren Hiztegitik maileguan hartutako beste kontzeptu bat: Ingeniaritza Sozial
TALENTATU proiektuaren 5.edizioa martxan da.Talentatu 2018-2019 ikasturtean hasi zen Lea-Artibai eskualdeko enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez talentua sortu, erakarri eta mantentzeko helburuarekin. Talentua Sortu lan-ildoaren bitartez eskualdeko ikasleak etorkizunean bertan lanean gelditzea sustatu nahi da, horiek eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz.
Itzuliplus nabigatzaileko luzapena oso aukera aberatsekin berritu dute.Sustatu agerkari digitalean irakurri dugu: Euskarazko itzultzaile neuronalen artean, Itzuli izenekoa da Jaurlaritzaren Euskadi.eus webgunean integratua dagoena. Lehendik ere bazuen Itzuli+ edo Itzuliplus izeneko luzapen bat, baina orain berriztu egin dute Chrome eta Firefox nabigatzaileentzako eta, probatu ondoren, sekulakoa dela esan dezakegu. Itzulpen aukerez gain, hiztegietarako duen sarbideak oso tresna praktikoa bilakatu dute.
BATZ kooperatiba Indeus Elkarrizketak solasaldian.Xaber Ozerinjauregi eta Saioa Loizaga, BATZ kooperatibako presidentea eta materialen garapeneko arduraduna hurrenez hurren, dira solaskide aste honetako elkarrizketan. Arratian sortu zen BATZ orain dela ia 60 urte eta gaur egun bere erroak mantentzen baditu ere, mundura zabalduta eta hedatuta dago. Euskararen erabilera eta sustapena enpresaren kudeaketarekin lotutako gaia da: lehen euskera planaren hogeigarren urteurrena ospatu dute aurten, EUSGARA proiektuan sartuta daude, baita INDEUSen ere.
INGENIARITZA SOZIAL Industria Berriaren Spri Hiztegian.Manipulazio psikologiko eta emozionalean oinarritutako tekniken multzoa, erabiltzen dena sareko erabiltzaile baimenduek ohiko segurtasun-protokoloak urratzeko eta norberari zein hirugarrenei buruzko informazio eta datu konfidentzialak ezagutarazteko; adibidez, gakoak edo kodeak. Limurtze-teknika horiek biktimaren borondate ona eta haren arreta falta erabiltzen dituzte.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?