Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 abendua, 2022 Berrikuntza

Babyautok txakurrentzako segurtasun-arnes aitzindari bat merkaturatu du

Bi urteko ikerketaren ondoren, haurrentzako kotxe-aulkien fabrikatzaile donostiarrak maskotei eskainitako dibisio berri bat ireki du, eta txakurrak modu seguruan garraiatzeko lehen produktua merkaturatu du.

Automobil modernoetako segurtasun pasiboko elementuek eboluzionatzen duten bezala, haurrentzako aulkiek ere etengabeko garapena izaten jarraitzen dute. Babyautok, haurrentzako kotxe-aulkiak diseinatu eta egiten dituen Donostiako enpresak, ondo daki hori, bere langileen % 30 ikerketa- eta I+G prozesuetan aritzen baita.  

Duela bi urte, Baby Recycle kanpainari ekin zioten zabortegietan baztertutako haur-aulkitxo ugariei irtenbidea emateko amsoarekin, eta horren ondorioz Travel Fix txakurrentzako segurtasun-arnes berritzailearen garapena jaio zen. “Hasi genuen ikerketan konturatu ginen bizitza erabilgarria betetzean baztertutako aulkietako material batzuek, arnesek esaterako, propietate mekaniko bikainak dituztela, izan ere 1.000 kilogramotik gorako tentsioak jasaten ditzakete”, azaldu du Ibon Maza Babyauto Groupeko komunikazio-zuzendariak.  

Gaur egun, mota horretako zintak motxiletarako heldulekuen eta poltsen bidez berreskuratzen dira, baina Babyautok aukera berri bat aztertzea erabaki zuen. Mazak azpimarratu du “txakurrak autoetan garraiatzeko gabeziak handiak direla. Ez dago araudi espezifikorik, eta gaur egun dauden arnesekin, talkaizanez gero, txakurrak proiektatuta ateratzen dira, atxikipen-puntu bakar batek lotzen baititu: segurtasun-uhalak”.  

Horrela, bada, hondakinen arazoa maskoten garraio segururako irtenbiderik ezarekin lotu zuten, eta horren emaitza izan zen Travel Fix txakurrentzako arnesa. “Kontzeptu berri bat jarri genuen mahai gainean: egungo autoak dituzten Isofix eta Top Tether ainguraketak erabiltzea, eta haur-aulkitxoen araudiaren baldintza teknikoak aplikatzea. Horrela, Motorlandeko Inpaktu Laborategian (Alcañiz, Teruel) entseguak egin ondoren, maskotak atzeko geletatik eraginkortasunez atxikitzen dituen arnes bat lortu genuen”, azaldu du komunikazio-zuzendariak.  

Orain, Babyauto Pets dibisio berriarekin, maskotentzako produktuak merkaturatzen hasiko da Gabonetako hurrengo kanpainatik aurrera, S (10 kg arte) eta M (20 kg arte) neurrietan. “Albaitari eta hazle askok zoriondu gaituzte dispositibo honengatik, eta ilusioz gainezka gaude bide berri honekin”, ondorioztatu du Mazak.  

Trafikoaren segurtasunerako teknologia irekia

Gipuzkoako enpresak Motorlandeko Inpaktu Laborategian (Alcañiz, Teruel) egiten ditu saiakuntza eta proba guztiak, Zaragozako Unibertsitateko ikertzaileekin batera. “Bertan, ekoizpenaren adostasun-saiakuntzak zein I+Gkoak egiten ditugu dezelerazio pultsuekin eta abiadurarekin. Saiakuntza hauek araudi-betekizunak gainditzen dituzte”, Mazak azaltzen duenez. Baina ez hori bakarrik, bere saiakuntza fisikoei simulazio birtualeko probak gehitu dizkie konputazioko klusterren bidez ECE R129 (i-Size) araudi berriaren ereduak garatzeko. Araudi hori Europako araudi bakarra izango da 2024tik aurrera.   

Ildo horretan, Project Virtualean ere parte hartzen du. Horizon 2020k finantzatutako proiektua da, errepideko erabiltzaileen segurtasuna hobetzea helburu duena, segurtasun-sistema berriak ebaluatzeko software libreko kode irekiko giza gorputzaren elementu finituen ereduak (Viva+) eta tresnak eskainiz. “Virtual proiektuaren helburua kode irekiko proba birtualen protokoloak ezartzea da, erabiltzaileen segurtasuna eta bide-segurtasuna oro har hobetzeko”, azpimarratu du Mazak. Bertan, nazioarteko hainbat unibertsitatek eta mundu osoko enpresek parte hartzen dute, hala nola Toyotak, VTI edo Euro NCAPek.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.  

Lotutako albisteak

11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Arrosi Papeles crepados 4 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Arrosik Krepe-Paperean Berrikuntza sustatzen du, Industria- Sektoreetarako soluzio espezializatuak eskainiz
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Eibhok energia-eraginkortasun handiagoa duen aireztapen-sistema hibrido adimendun bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak