Laguntzen % 44 hondakinak prebenitzeko eta balorizatzeko proiektuetara bideratuko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak garatutako plangintzari erantzuteko
Guztira 73 enpresak –horietako gehienak ETEak– jasoko dituzte ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak. Enpresen eta administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatu horrek ingurumen-hobekuntzak bultzatzen ditu, «Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Planean» eta EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko: Hondakinak baliabide gisa eraldatuz (T-Res-En-R).
Guztira 73 enpresak –horietako gehienak ETEak– aurkeztutako 100 proiektu aukeratu zituzten ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko euskal enpresentzako ingurumenaren arloko dirulaguntzen programaren urteko deialdian. Aurten, 2022an, programak 5 milioi euro izan ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen du.
Aurtengo deialdian, azken deialdietan bezala, eskaerak baloratzeko irizpideen artean sartu dira emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko jarduketak.
Enpresek aurkeztutako eskaeretako askok dokumentazioa ere –adibidez, eskaintzak, aurrekontuak edo lankidetza-akordioak– barne hartu dute, inbertsio gehienak EAEko eremu geografikoan sortutako eta fabrikatutako zerbitzu, ekipamendu, material eta instalazioetan egingo direla bermatzeko; horrek euskal industria-jarduera zeharka indartu eta bultzatuko du.
Jarduketa nagusiak
Laguntzen bost milioi euroak bi modalitatetan eman dira: 3.791.284,05 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako izendatu dituzte eta gainerako 1.208.715,95 euroak prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.
Azpimarratzekoa da diruz lagundutako enpresen erdia inguru ETEak direla.
Prozedura arruntaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, 40 enpresak aurkeztutako 55 proiektu diruz laguntzea ebatzi da. Proiektu horiek gauzatzeko 29,8 milioi eurotik gorako inbertsio garbia egingo da guztira.
Diruz lagundutako proiektuen % 44 hondakinak sortzea minimizatzearekin edo ezabatzearekin lotuta daude; % 27 airearen kutsadurari buruzko jarduketei dagozkie; eta % 15 uren kutsadurarekin edo uraren baliabidea aprobetxatzearekin lotuta daude.
Portzentaje txikiagoetan: % 5 lurzoru kutsatuak berreskuratzeko proiektuak dira; beste % 5ek usainak gutxitzea dute helburua; eta beste % 4 ingurumen-azterlanak eta zarata minimizatzearekin lotutako proiektuak dira.
Horrek esan nahi du, prozedura arruntari dagokionez, diruz lagundutako proiektuetako 24 hondakinak balorizatzeari, birziklatzeari, ezabatzeari edota gutxitzeari buruzkoak direla; 15 proiektu atmosferako emisio kutsatzaileak murrizteari edo ezabatzeari buruzkoak. Era berean, diruz lagundutako 3 proiektu lurzoru kutsatuak berreskuratzeko dira eta beste 8 uren kutsaduraren tratamenduarekin erlazionatuta daude.
Horrez gainera, laguntzak eman zaizkie beste 38 euskal enpresari prozedura sinplifikatua izenekoaren arabera beste 45 proiektu gauzatzeko (horietako bostek prozedura arruntaren bidez ere jasoko dute dirulaguntza) eta, besteak beste, ETEen inbertsioak gauzatzeko, bai lehen aipatutako proiektuak bai, bereziki, ingurumenari buruzko aholkularitza-zerbitzuen kanpo-kostuak finantzatzeko, izango dira.
Zehazki, proiektu bat diruz lagundu da EMAS – Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzearekin lotuta; eta beste 3 proiektu Ekodiseinuarekin, produktuaren ingurumen-adierazpenarekin eta ingurumen-aztarnarekin lotuta.
Horiei erantsi behar zaizkie lurzoruen saneamenduarekin zerikusia duten beste 3 proiektu, horietako 2 lurzoru ez-aktiboen ikerketarekin lotuta eta bestea Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzearekin lotuta.
Era berean, diruz lagundutako 4 proiektuk erabiltzen ez diren ibilgailuek sortutako hondakin-mota ezberdinak birmanufakturatzeko, desmihiztatzeko eta azkar eta efizientziaz deskontaminatzeko ekipamenduak eta makineria erosteko inbertsioak ahalbidetuko dituzte. Horrez gain, beste 9 proiektu beste hondakin-mota batzuk balorizatu ahal izateko dira eta beste 3 eraikinetan amiantoa kentzeko.
Bestalde, 2 proiektu bultzatu dira hondakinak balorizatzeko instalazio berriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak egiteko eta beste proiektu bat hondakinen prebentzioan eta minimizazioan eta berrerabiltzeko prestatzean inbertitzeko. Hondakinen arloan, bigarren mailako materialen kalitatea egiaztatzeko eta ziurtatzeko azterlan bat ere bultzatu da.
Bestalde, bi proiektu bultzatu dira hondakinak dituzten hormigoizko eta asfaltozko aurrefabrikatuen eta hormigoien analisia egin eta bideragarritasuna aztertzeko eta ingurumen-inbertsio jakin bat egin aurreko bideragarritasuna aztertzeko, bai eta kutsatzaile emergenteei edota iraunkorrei buruzko 2 azterlan, eraikuntzako eta eraisketako hondakinekin zerikusia duen azterlan bat eta azterlan olfatometriko bat ere.
Azkenik, galdategietan emisio lausoak murriztea ahalbidetuko duten ekipamenduetan inbertsioak egitera bideratutako 2 proiektu babestu dira, bai eta partikula lausoen emisioak kontrolatzeko sistemetako inbertsioekin zerikusia duten beste 2 proiektu ere.
Laguntza emango zaien gainerako 5 proiektuetatik 4 Aginduko eta Agindua garatzen duen Dekretuko betekizunak betetzen lagunduko duten jarduketekin zerikusia duten proiektuak dira, eta beste proiektua UNEren etorkizuneko arauetara egokitzearekin lotuta dago.
Ingurumen-onurak
Enpresen eta administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatu horren bidez, airearen, uraren eta lurzoruen kalitatean ingurumen-hobekuntzak bultzatzen dira, ingurumen-baldintzak eta herritarren osasuna bultzatuz.
Deialdi honen prozedura arruntean diruz lagundutako proiektuen ezarpenetik espero diren ingurumen-onurak dira:
Aholkularitza-azterlanak, EMAS erregistroa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?