Iraitz Perez de Goldarazena, Oreka IT konpainiako zuzendari nagusiaren eskutik ezagutu dugu enpresaren ia 14 urteko ibilbidea: “Zure nortasuna bilatu behar duzu, hasieran ez dakizu norentzako nahi duzun lan egin, zertan zaren benetan ona, ze proiektu mota diren zureak.” “Erabaki genuen gure mundua industria zela, eraldaketa digitala, zenbat eta negozio prozesu zailagoak are eta hobeto, eta joan gara gure nortasuna garatzen zentzu horretan.”
Eraldaketa digitalari buruz hitz egiterakoan, oraindik ere enpresa txiki eta ertain askotan digitalizazio beharraren kontzientziarik ez dela hartu sumatzen du Iraitzek: “Oraindik ez da ikusten digitalizazioan inbertitzeak enpresaren lehiakortasunerako onurak ekarriko dituela zuzen-zuzen.”
Euskera lehenengo egunetik Oreka ITren izaeraren parte bat izan dela azpimarratu du zuzendari nagusiak, beti balio bezala ikusi duten elementua: “Guk ez dugu saltzen ikusten edo ikutzen den ezer, guk zerbitzu bat saltzen dugu eta zerbitzuen salmenta konfiantzan oinarritzen da. Ni joan behar naiz eta norbaitek sinistu behar du ni gai naizela esaten ari naizena hor egiteko. Eta hor fede puntu bat dago eta dago konfiantza puntu bat, ez, guretzako askoz ere errazagoa izan da beti konfiantza hori euskaratik sortzea.“
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak eta euskarazko produktuak garatzen dituzten enpresak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?