Basque Trade & Investment-ek ‘The Battery Show, ‘JSAE Automotive Engineering Expo’, ‘JEC World’, ‘Vienna Motor Symposium’, ‘WCX’ eta ‘World Smart Energy Week’ 2022 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari
BasqueTrade-k 2022ko bigarren hiruhilekoan Japonian, Estatu Batuetan, Vienan, Frantzian eta Alemania egin diren sei azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:
Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus
Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?