Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak, bi deialdi berri ireki ditu mundu osoko startupentzat, ETE industrialekin elkarlanean berrikuntza-proiektu berriak garatzeko, BIND 4.0 SME Connection ekimenaren kasuan, eta lehenengo aldiz Administrazio Publikoekin BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berriaren bidez. Bi kasuetan, izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta bi ekimenek planteatzen dituzten erronkei erantzuteko gai diren soluzio teknologiko disruptiboak dituzten enpresa emergenteek eman ahal izango dute izena.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta honen Up!Euskadi plataformaren bidez sortutako bi ekimen hauen helburua berbera da: digitalizazioa bizkortzea bai ETE industrialetan bai Administrazio Publikoetan, startupekin elkarlanean. Eta, aldi berean, startupei merkatuan eta Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren Euskal Ekosisteman sartzen laguntzea.
Alde batetik, BIND 4.0 SME Connection ekimenak bigarren edizioa hasiko du, aurten Euskadiko 16 KED – Klusterren erakunde dinamizatzaileei irekita, eta Aclima, Uptek, Food, Habic, Eraikune enpresa-elkarte eta klusterretako eta Adegiko 28 ETE industrialek parte hartuko dute. Programa honek makina-erremintaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren sektoreetan KEDek planteatu dituzten 11 erronka berriei teknologia berriak ezarriz erantzuteko gai diren startup berritzaileak bilatzen ditu. Aurreko edizioan 131 proiektu zituzten 80 startupek baino gehiagok eskatu zuten programan parte hartzea.
Aurtengo edizioan, KED eta elkarte bakoitzak euren sektorearen eskariekin erlazionatutako erronkak aurkeztu ditu. Zehazki, Aclimak, ingurumenaren klusterrak, kaptura optimizatzeko eta ateratako datuak hobeto kudeatzeko beharra planteatzen du. Bestalde, Adegik, enpresen elkarteak, bi erronka planteatzen ditu, ekipamendu industrialetako datuak atera, biltegiratu eta monitorizatzearekin eta makinei adimena hornitzearekin lotuta. Horietan guztietan ezar daitezke, besteak beste, Big Data, IA, Iot, sentsorika teknologiak. Beste ildo batean Eraikune, eraikin klusterra, dago, eta biki digitala sortzea eta datuen optimizazioa eta analisia ditu ardatz nagusiak.
Stocken kudeaketa efizientea, eskaeraren aurreikuspenak automatizatzea eta produktuen trazabilitatea hobetzea dira Basque Food Food-en, elikaduraren eta edariaren klusterran, eskaera nagusiak. Bestalde, Uptek – AFM, manufaktura aurreratuaren klusterrak, makinen eta aktiboen zibersegurtasunean jartzen du arreta, Adimen Artifizialaren bitartez, eta Habic–ek, ekipamenduaren eta disenuaren klusterrak, zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten du gailu adimendunen babes digitala hobetzeko.
BIND 4.0 GovTech ekimenak lehenengo edizioa izango du aurtengoa, eta erronka ezberdinak dituzten 6 sozietate publikok parte hartuko dute. EJIEk, Eusko Jaurlaritzako organo kudeatzaile teknologikoak, euskararen erabilera erraztu nahi du ahozko nahiz idatzizko kanaletan teknologia berriak erabiltzearen bitartez. Bestalde, SPRIk, enpresen garapenerako euskal agentziak, prozesu eta tramiteetan barneko operatiba optimizatzen lagunduko duten soluzioak behar ditu. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere azpiegituretako energia-kontsumoa optimizatu nahi du Big Data, ikaskuntza automatiko edo Adimen Artifizialaren bidez. Bestalde, Ihobe ingurumena kudeatzeko sozietate publikoak Ekoetxe sareko bezeroen portaerari buruzko informazioa lortzea du helburu. Hazi Euskadiko landaren eta itsasertzaren garapenerako fundazioak hobeto ezagutu nahi ditu bere enpresen premiak, horien lehiakortasuna hobetzeko. Eta, azkenik, EVE Energiaren Euskal Erakundeak Euskadiko mugikortasunari buruzko balioko informazioa lortzea eta aztertzea behar du.
Bi programek onura ugari ekarriko dizkiete bai startupei bai parte hartzen duten ETE eta sozietate publikoei. Alde batetik, startupek ingurune erreal batean garatu eta merkaturatu dezakete proiektua, euren teknologia ETE baten eta administrazio publikoaren premiei aplikatzeko aukera dute, sektorean finkatutako bezeroen erreferentzia eta esperientzia izan dezakete, proiektua arin gara dezakete eta startuparen marka eta irudia posizionatzea lor dezakete. Bestalde, ETEek eta sozietate publikoek zuzenean eskura izango dute talentu berritzailea, eta barneko gaitasun berriak gara ditzakete euren lehiakortasuna eta Euskadiko enpresei eta herritarrei arlo ezberdinetan ematen dieten zerbitzua hobetzeko.
Parte hartu ahal izateko, startupek baldintza hauek bete behar dituzte:
Startupek otsailaren 3ra arteko epea izango dute bi programetan izena emateko programaren www.bind40.com webgunearen bidez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?