Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urtarrila, 2023 Azpiegiturak Baskeep Financiación e inversiones

BasKeepen inbertitzaileen ia % 90 dira Euskadikoak eta automobilgintzako, makina-erremintako eta ingurumeneko enpresa txikiak bilatzen dituzte

Urtebetez martxan egon ostean, BasKeepek 50 euskal enpresa industrial eta 80 inbertitzaile ditu aplikazioan erregistratuta.
  • Erregistratutako enpresen profil gehienak Bizkaikoak dira, fabrikazio gehigarria aplikatzen dute eta dimentsioa lortu nahi dute.   

 

  • BasKeep da euskal enpresa industrialak eta inbertitzaileak modu errazean, arinean eta konfidentzialean lotzen dituen lehenengo aplikazioa.  

 

BasKeepek, euskal enpresa industrialak etorkizuneko inbertitzaileekin lotzen dituen lehenengo aplikazioak, bere plataformako lehenengo datuak bildu eta aztertu ditu, erregistratutako inbertitzaileen eta enpresen profilak ezagutzeko xedearekin, abiarazi zenetik urtebete igaro ostean. Izan ere, SPRI enpresa garapenerako euskal agentziak garatutako aplikazioak dagoeneko 50 enpresa industrial eta 80 inbertitzaile baino gehiago ditu erregistratuta.

 

Azken hilabeteetan inbertitzaileen erregistroak asko egin du gora, eta BasKeepek Euskadiko enpresetan interesatutako inbertitzaileen profilen balantzea egin eta profil horiek aztertu ditu (enpresa horien jatorria, profil profesionala eta bilatzen duten enpresa-mota, sektorearen, fakturazioaren eta tamainaren arabera).  Ondorio nagusien artean, nabarmendu behar da Baskeepeko inbertitzaile erregistratuen % 88 Euskadikoak direla, eta gehienak banakakoak edo enpresa industrialak dira. Halaber, enpresa txikiak bilatzen dituzte, 10 milioi euro baino gutxiagoko fakturaziokoak eta 10 eta 15 langile artekoak. Interesik handien sortzen duten sektoreei dagokienez, honako hauek dira gehien bat: automobilgintza, makina-erreminta, ingurumena, metalurgia, elikadura, bio-osasuna, energia eta industriari lotutako zerbitzuak. Bestalde, bilaketa-eskaera txikiena jasotzen duten profilak eraikuntzakoa, itsasokoa, kimikoa eta paperarena dira.  

Bilaketa-arrazoiei dagokienez, belaunaldi-ondorengotza edo -aldaketa da inbertitzaileengan interes handiena pizten duena, eta, jarraian, bazkide-bilaketa (dimentsioa lortzeko), konkurtso-egoerako ekoizpen-unitatearen eskualdatzea eta konpainia beste egoera batean eskualdatzea. Azkenik, gutxien eskatutako arrazoia konpainiaren zorra birfinantzatzea da.

Gogorarazi behar da plataforma hori Euskadin egoitza duten mota guztietako enpresa industrialentzat zabalik dagoela, baldin eta konpainiarako bazkide berriak bilatu nahi badituzte.  Alta hartu ahal dute negozioa finkatzeko, tamaina handitzeko edo etorkizunean jasangarritasuna hobetzeko interesa duten enpresek, bai eta belaunaldi-ondorengotzan laguntza behar dutenak edo zailtasun ekonomikoak dituztenak ere. Helburua da bat datozen eta Euskadiko enpresa-ekosistemaren parte izan nahi duten inbertitzaileek modu arinean topatu eta identifikatzea. Izan ere, BasKeepen onurak daude bi norabideetan; erregistratutako enpresek negozio-planak betetzen lagunduko dieten bazkideak aurkitu ahalko dituzte, eta, aldi berean, inbertitzaileek euren interesekin lerrokatutako inbertsio-aukera berriak topatu ahalko dituzte. 

 

Enpresa gehienek dimentsioa lortu nahi dute

Aplikazioan erregistratutako 50 enpresetatik, erdia baino gehiago (% 52) industriari eta metalen ekoizpenari eta eraldaketari lotutako sektoreetakoak dira. Jarraian, automobilgintza, bio-osasuna eta logistika daude, besteak beste. Enpresa horiek lanak egiteko gehien erabiltzen dituzten teknologiei dagokienez, nabarmentzen da % 30ek fabrikazio gehigarria aplikatzen dutela, eta, jarraian, material aurreratuak, makina adimendunak eta ekipo konektatuak daudela. Gutxiengoa dira robotika malgua, zibersegurtasuna edo Data Driven Solutions erabiltzen dutenak.

 

 

BasKeepeko enpresek inbertitzaileak bilatzeko arrazoien artean, enpresa bakoitzak baten baino gehiagoren alde egin dezake. Gaur egun, gehienek dimentsioa lortu nahi dute. Jarraian, zerga birfinantzatzea, zorra eskualdatzea, ondorengotza edo belaunaldi-aldaketa daude, eta azkenik, konkurtso-egoeran dagoen ekoizpen-unitatearen aldaketa. Horrek esan nahi du hazkundea bizkortzeko bazkide bat bilatzea eta zorra birfinantzatu ahal izateko kapital gehigarria bilatzea direla izena eman duten erakundeen artean gehien islatu diren arrazoiak. Zehazki, dimentsioa lortu nahi dutenak hedatzeko eta hazteko asmoa duten enpresak dira, baina ez dituzte horretarako behar besteko baliabideak eta BasKeepen inbertitzaile bat bilatzen dute, bazkide minoritarioaren rola izateko eta kapitalari dagokionez bultzatzeko.

BasKeep proiektu pilotu gisa kaleratu zen 2022ko hasieran eta plataformako inbertitzaileek hogeita hamar informazio-eskaera baino gehiago jaso dituzte dagoeneko. Halaber, aplikazio berri horren arrazoi nagusietako bat da inbertitzaileei eta enpresei “match” egiten laguntzea, enpresa edo inbertitzaile egokia aurkitzeko

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak