Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urtarrila, 2023 Invest in Basque Country

Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an

Negozio-giroari dagokionez, Euskadin kokatuta dauden kapital atzerritarreko enpresek bereziki baloratzen dituzte lan-eskuaren gaikuntza, ingurune berritzailea, eskura dauden azpiegiturak eta bizi-kalitatea

Enpresen 2023rako espektatibei eta Euskadiko negozioak egiteko giroari buruzko Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroaren arabera, inkesta erantzun duten eta Euskadin kokatuta dauden kapital atzerritarreko hiru enpresatik bik uste dute fakturazioa handituko dutela datorren urtean, eta hamarretik hiruk kalkulatzen dute salmentak egonkor mantenduko dituztela. Era berean, plantilla handitzea aurreikusten dute erdiek.

Barometro hau ekimen pilotu bat da, 2023an garatu eta sakonduko dena. Aldi honetan ausaz aukeratu dira enpresa parte-hartzaileak, baina balio du datu batzuk izateko.

IBC – Barometro Encuesta Resultados

Barometroan jasota dago, baita ere, atzerriko kapitala duten euskal enpresek Euskadiko lan merkatuari eta giza kapitalari buruz duten iritzia. Datu horiek erakusten dutenez, hauek dira enpresek ongien baloratzen dituzten alderdiak: eskura duten lan-eskuaren ezagutza teknikoak (% 64ren ustez positiboa edo oso positiboa), eta lan-eskuaren berrikuntzarako gaitasuna (inkestatutako enpresen % 58k uste dute positiboa edo oso positiboa dela).   Aldiz, balorazio txarrena duten alderdien artean daude lan-araudia edo atzerriko hizkuntzen ezagutza.

Azkenik, Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroan jasota daude orobat enpresen iritziak Euskadin negozioak egiteko giroari buruz. Aipatu dituzten alderdien artean daude bizi-kalitatea (% 80ren iritziz positiboa edo oso positiboa), ingurune berritzailea (% 70en iritziz positiboa edo oso positiboa) eta eskura dauden azpiegiturak (% 66ren iritziz positiboa edo oso positiboa). Balorazio txarrena jaso duten alderdien artean, berriz, higiezinen kostua gailentzen da (inkestatutako enpresen % 57ren iritziz, negatiboa edo oso negatiboa).

Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroa egiteko oinarritzat hartu dira Euskadin kokatutako atzerriko 55 enpresak erantzun dituzten galdetegiak. Barometroaren emaitzak eskuragarri daude SPRI/Invest The Basque Country webgunean.

 

 

Lotutako albisteak

3 urria, 2024 Invest in Basque Country
Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country
SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak