Bat Soziolinguistika aldizkariak argitaratu duen azken zenbakia nabarmendu du gaur IndeusBerrik, “Euskara esparru sozioekonomikoan” gaia baita ardatz nagusia. Honekin batera Bizkaia Enpresa Digitalak antolatu duen tailerra, Google Analytics 4 tresnari buruzkoa, euskaraz egingo dena urtarrilaren 30ean; eta Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: Bloke-katea.
BLOKE-KATE Industria Berriaren Spri Hiztegian.Blokeak kriptografia bidez lotzen dira, eta gero eta balio handiagoa duen erregistro-zerrenda bat osatzen dute.
Teknologia honek nazioarte-mailako garrantzia du, eta XXI. mendeko berrikuntzarik disruptiboena dela esan daiteke. Gaur egun diru-transakzioak egiteko daukagun modua eraldatu du; bloke-katearen lehenengo aplikazioa “Bitcoin” kriptodiru ezagunaren sorrera izan zen, baina teknologia bera aplika daiteke beste arlo batzuetan.
“Euskara esparru sozioekonomikoan” aztergai Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 124. Zenbakian.Euskararen esparru sozioekonomikoko erronken inguruko hainbat artikulu batu ditu Bat Soziolinguistika aldizkariaren azken argitalpenak. Euskal Herriko esperientzia eta hausnarketez gain, Kataluniako eta Quebec-eko ikuspegiak ere barnebiltzen dira. Besteak beste Karmelo Aiesta, Auxin Galarraga, Belen Uranga edota Bianditz Iraola dira artikuluon egileak.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa Enpresa Digitalaren eskutik.Datorren urtarrilaren 30ean, Bizkaia Enpresa Digitalak antolatuta, Google Analytics4 erabiltzen hasteko tailer praktikoa egingo da, euskaraz, Mondragon Unibertsitateko Eli Garcia irakaslearekin. Google Analyticsekin lan egiten duenari edota Marketing digitaleko estrategia neurtu nahi duenari zuzenduta dago tailerra.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?