Filtra tu búsqueda



Energia garbiagoak

Euskadiko RIS 3 Estrategian eta ZTBP 2030 Planean identifikatutako espezializazio adimenduneko arloetako bat da, Energibasque garapen teknologiko industrialeko estrategiaren bidez inplementatzen dena

Energia garbiagoak, Energibasque

Estrategia horren helburua da enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortu eta sendotzea energia sektorean, lagungarri izango dena euskal ekonomiaren espezializazio adimendunerako eta aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko Euskadin.

EnergiBasque estrategiaren misioa da energia sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzea merkatu globaletan berrikuntza teknologikoaren bidez. Horretarako, oinarritzat hartuko dira  Euskadiko espezializazio adimenduneko teknologiak eta euskarri gisa baliatuko dira zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak. Helburua da Euskadi erreferentziazko lurralde bihurtzea ekimen industrial eta teknologikoak garatzeko Europan lehenetsitako esparruetan, halako moldez non ekimen horiek erabakigarriak izango baitira aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzerakoan.

Deskargatu hemen EnergiBasque Estrategiaren laburpena

“Aprobetxatu energia-merkatuetako negozio-aukera berriak, enpresa liderren trakzio-eragina eta berrikuntza teknologikoak”

EnergiBasque

Euskadiko energia sektorearen zenbakiak

0 M€

Fakturazio Globala

0 M€

% 24 Euskadin

0

langile maila globalean

0

% 27 Euskadin

0 M€

I+G-ko jardueran maila globalean

+ 0 M€

% 58 Euskadin

Zer eskaintzen du?

Hiru helburu global planteatzen dira:

Merkatu globaletako enpresa liderrak erakarri eta inplikarazi


Trakzio-eragina izan dezaten balio-kateetan, erronka teknologikoak eta ekimen estrategikoak proposatuz enpresa hornitzaileen lehia-posizioa hobetzeko.

Laguntza eman enpresa- eta teknologia-jarduerei


Energia-merkatuetako negozio-aukera berriak aprobetxatzeko, industria-sarearen lehia-abantailei eta eragile zientifiko eta teknologikoen espezializazio-arloei esker.

Oinarrizko teknologien aplikazioa eta integrazioa bultzatu


Balio erantsiko konponbideak garatzeko lehenetsitako arlo eta erronka energetikoetan.

Nola funtzionatzen duen

Energibasque estrategiak zortzi arlo estrategiko (balio-kateak) eta bost teknologia bideratzaile identifikatzen ditu

8 arlo estrategiko

Sektoreko balio-kate tradizional edo gorakorretan oinarritzen dira.

Merkatu gorakor honetarako sorkuntza-sistemak eta osagaiak garatzen dituzten enpresei laguntzeko proiektu eta ekimenak bultzatzea, batez ere bimep azpiegitura darabiltenak teknologiak probatu eta garatzeko.

Laguntza ematea energia eolikoaren balio-kateko segmentu desberdinetan maila globaleko eskaintza lehiakorra garatzeko, bai aire-sorgailurako sistema eta osagaiei dagokienez, bai parke eolikorako ekipamendu eta zerbitzuei dagokienez.

Bultzada bat ematea offshore merkatu eolikoaren eskakizun tekniko zein ekonomiko zorrotzei erantzungo dieten ekipo, osagai eta zerbitzuen garapenari.

Erraztasunak ematea parke eoliko batean integratzen diren sistema eta osagaiak digitalizatzeko, halako moldez non datuen kudeaketa eta analisia lehia-abantailen iturri bihurtuko baita balio-kateko enpresentzat.

Bultzada bat ematea “utility scale” eta sorkuntza banatuko instalazioetarako sistema eta osagai lehiakorren eskaintzaren garapenari.

Laguntza ematea euskal enpresei konponbide, ekipo eta osagai berriak garatu ditzaten hidrogenoaren bektoreko garapen-arlo desberdinetan: sorkuntza, garraioa, banaketa, biltegiratzea eta amaierako aplikazioak.

Hidrogenoaren ekonomiaren aukera berriak aprobetxatzeko ekimen eta proiektu bereziak garatzen laguntzea, oinarritzat hartuz euskal industria-sarearen lehia-abantailak eta agente zientifiko-teknologikoen ezagutza.

Laguntza ematea produktu eta zerbitzu eskaintzaren balio erantsia handitzea nahiz negozio-aukera berriak abiaraztea helburutzat duten ekimenei.

Enpresak erreferentziazko balizko bezeroen aurrean (“end users” eta ingeniaritzak) posizionatzea, aukerak identifikatzeko eta ikusgarritasuna emateko eu

Euskal enpresek Smart Grid-en merkatuan duten posizionamendu ona indartzea lankidetzan garatutako proiektu eta ekimenen bitartez, aukera izan dezaten sarearen digitalizazioarekin lotutako negozio-aukera berriak identifikatzeko.

Laguntza ematea sare elektrikoko maila guztietako gailuetatik sortutako datu-kopuru izugarria modu eraginkor eta errentagarrian erabiliko duten aplikazioen garapenean eta zerbitzuen eskaintzan oinar

Kontsumitzaileari zuzendutako produktu eta zerbitzu eskaintza bat bideratu eta bultzatzea energia eta mugikortasun arloan, autokontsumoaren hazkundea eta “behind the meter” teknologien aplikazioa aprobetxatzeko.

Eraginkortasun energetiko handiagoa ahalbidetzen du euskal enpresa-sarean gehien kontsumitzen duten edo kontsumoa edo/eta kostuak murrizteko potentzial handiena duten segmentuetan.

Ibilgailu elektrikoen biltegiratzea, birkarga-sistemak eta energia berriztagarriak (batik bat fotovoltaikoa) integratzen dituzten demostrazio-ekimenak bultzatzea,  euskal enpresen gaitasunak erakusteko.

Laguntzak ematea ibilgailu elektrikoen birkarga ultra-azkarrarekin eta sistema horiek sare elektrikoan integratzeko kontrol eta kudeaketarekin lotutako ekipo eta azpiegituren eskaintza berritzaile eta bereizlea garatzeko.

5 teknologia bideratzaile

Energia sektoreko eta harekin lotutako beste sektore batzuetako ezagutza-arloak, balio-kate tradizionalen garapena errazten dutenak.

Ekodiseinua, produktuen bizi-zikloaren analisia eta baterien bigarren erabilpena.

Biltegiratzearen arloko oinarrizko teknologia bideratzaileek (KET) core ildo estrategiko propioak dituzte, eta baita ere gainerako arlo estrategikoetan aurrera egiteko beharrezkoak diren garapenak.

Oinarrizko teknologia bideratzaileak arlo energetiko guztiei aplikatzen zaizkie, baina beharrezko garapenek izaera espezifikoa dute: elektrolizatzaileen eta energia berriztagarria sortzen duten instalazioen arteko akoplamendua, potentzia altuak eraldatzeko ekipoak…

Bi arlo: ingurune erasokorretarako materialak eta beroa garraiatu eta biltegiratzeko materialak.

Sentsorizazioa eta monitorizazioa, datuen kudeaketa, zibersegurtasuna, simulazio- eta predikzio-tresnak.

Norentzat da?

Trantsizio energetiko-klimatikoaren testuinguruan euren lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat.

  • Energia operatzaileak
  • Energiaren industriarako fabrikatzaile eta zerbitzu enpresak
  • Eta ekipo eta osagaien fabrikatzaileak
Estrategia

EnergiBasque Euskadiko RIS 3 Estrategiaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Planaren barruko espezializazio adimenduneko arloetako bat da.

Lankidetza publiko-pribatuko eskema baten bidez garatzen da, eta SPRI Taldeak koordinaturiko RIS3 Energiaren Pilotatze Taldeak gainbegiratzen eta koordinatzen du.

Eta Europako Klimaren Itunaren (European Green Deal) barruan kokatzen da. Pariseko Klimaren Gailurrean, 200 herrialde inguruk erabaki zuten aurrera egingo zutela 2050ean zero isuri garbiko eszenatoki bat ahalbidetzeko, eta bat egingo zutela trantsizio energetikoarekin.

Helburutzat dauka Euskadi erreferentziazko lurralde bihurtzea Europan ekimen industrial eta teknologikoak garatzeko energiarekin lotutako esparru garrantzitsuenetan, halako moldez non trantsizioak berekin ekarriko baititu aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea.

// Abantailak

5 arrazoi trantsizio energetikoaren parte izateko

  • Teknologia berritzaileak eskuratuko dituzu dagoeneko garatzen dituzun produktuak hobetzeko.
  • Energia berriztagarrien erabilerak inpaktu oso positiboa izango du zure produkzio-prozesuetan.
  • I+G-rako laguntza-programak eskuratu ahal izango dituzu, adibidez, Hazitek eta Elkartek.
  • Ekimen estrategikoetan parte hartu ahal izango duzu, adibidez, Hidrogenoaren Euskal Korridorean edo Mubil, Mugikortasun Elektrikoaren erreferentziazko zentroan.
  • Eta parte aktiboa izango zara proiektu pilotu eta demostratzaileetan.
imagen logo energy basque
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Gaur egun hauexek dira Industria Adimendunaren arloan eskaintzen ditugun laguntzak:

Euskadiko energia sektorearen garapen teknologiko industrialerako estrategia da. Bere helburua da energia sektorearen barruan enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortu eta sendotzea, lagungarri izango dena euskal ekonomiaren espezializazio adimendunerako eta, orobat, aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko Euskadin.

Energibasque estrategiak zortzi arlo estrategiko edo lehentasunezko balio-kate identifikatzen ditu:

  1. Olatu-energia
  2. Energia eolikoa
  3. Eguzki-energia / Energia fotovoltaikoa
  4. Hidrogenoa
  5. Oil&Gas
  6. Sare elektrikoak
  7. Eraginkortasun energetikoa
  8. Mugikortasun elektrikoa

Teknologia bideratzaileak energia sektoreko eta harekin lotutako beste sektore batzuetako ezagutza-arloak dira, balio-kate tradizionalen garapena ahalbidetzen dutenak. Presente daude ildo teknologiko, ekintza transbertsal eta ekimen guztietan, eta laguntza ematen diete enpresei -batik bat ETEei- negozio-aukera berriak aurkitzeko. Teknologia bideratzaileen garapenari esker ezagutza sortzen da enpresen eremu tradizionaletik kanpo. Estrategia honek 5 teknologia bideratzaile identifikatzen ditu:

  1. Ekonomia zirkularra
  2. Biltegiratzea
  3. Potentzia-elektronika
  4. Materialak
  5. Digitalizazioa

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu