Adimen artifizialaren arloko onurak eta erronkak zabaldu eta dibulgatzeko asmoz, BAIC – Basque Artificial Intelligence Center-ek solasaldi/hitzaldi egitarau bat antolatu du “BAICorner” izenburupean. Saio horietan, arlo desberdinetako espezialistek hizpide hartuko dituzte AAren inguruko azken nobedadeak, erabilpen kasuak partekatuko dituzte, eta AAri aplikatutako etika, prestakuntza edo araudiarekin lotutako alderdi garrantzitsuak jorratuko dituzte.
Solasaldi/hitzaldi horiek dohainik eskainiko dira Bilboko Zabalgune Eraikineko Erakusketa Aretoan (Zabalgune Plaza 11). Aforoa izango da muga bakarra, beraz, izena eman behar da aldez aurretik.
Tecnaliako Adimen Artifizialeko arduradun Sergio Gilek parte hartuko du “BAICorner” ekitaldiaren lehen edizioan, eta hizpide hartuko ditu AAren egungo egoera eta teknologia-multzo horrek etorkizunera begira dakartzan erronkak.
Sergio Gil Lópezek Zientzia Fisikoak ikasi zituen, Astrofisikan espezializatu zen eta Atmosfera Planetarioetan doktoratu zen. Duela 15 urte pasatuxe murgildu zen adimen artifizialarekin lotutako gaietan, beraz, esperientzia eskerga dauka datuak ustiatzera bideratutako eskema numerikoen kontzeptualizazio eta diseinuan, bai energia arloan, bai industrian eta baita ere osasungintzan. Bere ibilbide zientifikoan zehar 90etik gora ekarpen zientifiko egin ditu (beste batzuekin lankidetzan) aldizkari nahiz hitzaldietan, eta 10 patenteren jabe da.
Etorri nahi baduzu, gorde zure plaza esteka honetan
Eguna: 2023ko otsailak 15
Ordua: 18:00etatik 19:15era
Tokia: Bilboko Zabalgune Eraikina (Zabalgune Plaza 11)
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?