Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak (COP Bizkaia) eta Bizkaiko Enpresen Konfederazioak (CEBEK) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, laneko osasunaren garrantzia ikusarazteko eta enpresetako ongizate psikologikoa bultzatzeko ONDO IZAN programaren bitartez.
Hitzarmenean baita ere azpimarratzen dira lan-inguruneetan har daitezkeen prebentzio neurriak, ezagutza eta esperientzien trukean oinarritutako ekintzen bidez gauzatu daitezkeenak. Hitzarmen hau Carolina Pérez Toledok, CEBEKeko presidenteak, eta Begoña Rueda Ruizek, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoak, sinatu dute CEBEKen egoitzan.
Hitzarmenak baditu beste hainbat helburu ere, hala nola: jarduera bateratuak eta ikerketa proiektuak bultzatzea pertsonen osasun mentala eta ongizate psikologikoa sustatzeko enpresetan; bi erakundeek partekatzen dituzten ezagutza-arloetako profesionalei zuzendutako jarduerak antolatzea; elkarrekin lan egitea psikologiarekin lotutako programetan eta lan arloan izan ditzaketen aplikazioetan; eta elkarrekiko aholkularitza bultzatzea laneko osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin zerikusia duen ororen inguruan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?