Hitzarmen hori sinatuta, bi erakundeen arteko hogei urtetik gorako elkarlana gauzatzen da, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria eta BIC Gipuzkoako presidenteak berak gaur goizean Ingeniaritza Eskolan egin den ekitaldian nabarmendu duenez, “Tecnunen eta BIC Gipuzkoaren arteko harremanaren oinarrian beti egon izan da babesa ematea eta ikaskuntza, baina, batez ere, gure ezagutzak Ibaetako campuseko ikertzaileek, irakasleek eta ikasleek sortzen dituzten enpresa-ekimenetan aplikatzean oinarritu izan da”.
Raúl Antón Ingeniaritza Eskolaren zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkio BIC Gipuzkoari, eta “Tecnunen ikasle ohiek, kasurik gehienetan BICen laguntzaz, abian jarritako proiektu ekintzaile arrakastatsuen ehuneko handia” nabarmendu du. “Ziur gaude belaunaldi berriak ekintzailetzan prestatzen jarraitzeak eragin positiboa izango duela gizarte osoan”.
Tecnunen aldetik Gustavo Pegok, Unibertsitateko Ekintzailetzako zuzendariak, lideratuko duen Katedrari esker, “bi erakundeak aspalditik egiten ari diren apustuaren hainbat alderditan aurrera jarraitu ahal izango da”, besteak beste, formakuntzan, sentsibilizazioan eta ekintzailetzaren hedapenean, akordioan bertan nabarmendu denez.
Katedraren jardueren artean aipatzekoa da Tecnuneko ikasleei zuzendutako inbertsio-laborategia abian jartzea, erabakiak inbertitzaile baten irizpidean oinarrituta hartzen ikasteko aukera emango diena. Beste proiektu bat Ekintzaile Eskola sortzea izango da, eta esparru ezberdinetan adituak diren Tecnuneko ikasle ohiek osatuko dute. “Ikaragarria da, eurek jaso dutena gizarteari itzuli nahi dioten ikasle ohiak inplikatu baitaitezke. Ekintzaileak laguntza behar du, eta bide hori lehen egin duten ekintzaileen bidez emango diogu”, zehaztu du Gustavo Pegok.
“Programa honekin elkarrekin jarraitu nahi dugu lanean, ikertzen, sustatzen, suspertzen eta balio zientifiko eta teknologiko handiko ekimen ekintzailea gehiago sustatzen”, adierazi du Leyre Madariaga BIC Gipuzkoako presidenteak. “Gainera, horrek egiaztatzen du Tecnunek barneratuta duela ekintzailetza-ekosistema eta enpresentzat eta organizazioentzat zerbitzu aurreratuak garatzen betetzen duen eginkizuna”, esan du amaitzeko.