Virtualware, euskal konpainia eta errealitate birtualaren industrian Europako liderretako bat, datozen asteetan Parisko Burtsan kotizatzera aterako da. Horretarako, dagoeneko aurkeztu du eskaera Euronexten, Paris, Amsterdam, Brusela, Oslo, Milan edo Dublingo parkeak biltzen dituen burtsan.
2004an sortua, Virtualware errealitate birtualaren arloan enpresa aitzindarietako bat da. 50 pertsonatik gorako lantalde batekin, dagoeneko 500 proiektu baino gehiago garatu ditu 33 herrialde baino gehiagotan. Egoitza Bilbon du, eta bulego bat du Ipar Amerikan, zehazki Hamiltonen, Kanadan.
Hamarkada eta erdi darama mundu industrialera bideratutako irtenbide murgiltzaileak garatzen, eta bere bezeroen artean hainbat multinacional eta erakunde ditu, hala nola, GE Hitachi, Ontario Power Generation, Petronas, Iberdrola, Alstom, Guardian Glass, Gestamp, Danone, Johnson & Johnson, Biogen, Bayer, ADIF, Espainiako Defentsa Ministerioa, El Retoño Unibertsitate Teknologikoa edo EAN Unibertsitatea.
Euronextek onartu ondoren, ‘Access’ segmentuan aterako da burtsara, urte eta erdiko prestaketa-prozesu bat izan ondoren.
Unai Extremo Virtualwareko CEO-ak azaldu duenez, “urrats garrantzitsua da gure konpainiaren hazkunde eta hedapen globalerako bidean, eta bereziki Estatu Batuetako eta Europako merkatuan. Burtsara irteteak gure posizio globala indartuko du, gure agerikotasuna areagotuko du eta eragile komunitate zabalagoa gehituko dio gure misioari”.
Bazkide nagusiak bere CEO Unai Extremo eta Sergio Barrera dira, bere CTO edo teknologia zuzendaria. Virtualware munduko enpresarik berritzaileena izan zen ‘VR Awards’-etan duela urtebete pasatxo.
VIROO produktuak, munduko VR as a Service (VRaaS) plataforma aitzindariak, Errealitate Birtuala eskuragarri egiten du tamaina eta sektore guztietako enpresentzat. Soluzio digital bat da, erabiltzaile anitzeko errealitate birtualeko aplikazioak urrunetik garatzeko eta hedatzeko aukera ematen duena.
VIROOk patente bat jaso du Estatu Batuetan, eta 2019an errealitate birtualeko enpresa-irtenbiderik onena izendatu zuten VR Awards sarietan. Mundu osoko konpainiek erabiltzen dute jada plataforma hori, eta defentsa-ministerioetarako edo azpiegitura kritikoetan entrenatzeko proiektu estrategikoak garatzeko balio izan du. VIROOk mundu osoan errealitate birtualeko aplikazio industrialak garatzeko estandarra izan nahi du.
Virtualwarek EVOLVn ere parte hartzen du, teknologia murgiltzaileetan oinarritutako errehabilitazio-soluzioen garapenean espezializatutako medikuntzako eta osasun digitaleko gailuen fabrikatzailea.
Enpresak 2022aren amaieran argitaratutako urteko txostenaren arabera, konpainiak ISO 27001 ziurtagiria jaso zuen azken hilabeteetan, nazioarteko erakunde nabarmenekin kontratuak sinatu zituen, hala nola, Ontario Power Generation, Gestamp, Janssen, Invest WindsorEssex eta El Salvadorko unibertsitatea, eta Microsoftekin batera ekitaldietan parte hartzen hasi zen Estatu Batuetan.
Enpresak datozen asteetan jakinaraziko du kotizazioaren hasiera data zehatza eta kotizazioaren balorazioa. Solventis S.V-k eragiketaren listing sponsor gisa jardun du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?