Hazinnova berrikuntzako 62 eragileren sarea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin, Spri Taldearekin eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin bildu da gaur goizean Durangon, Hazinnova programaren hirugarren edizioaren emaitzak aztertzeko eta apirilean abiaraziko den hurrengo deialdia prestatzeko.
Hazinnova euskal enpresa txiki eta ertainei zuzendutako programa bat da, berrikuntzan lehen urratsa ematen laguntzeko. ETEek proiektu berritzaile txikiak garatzen dituzte hiru hilabetean, azkar, arin eta erraz. Hazinnovaren lehen hiru edizioetan 872 ETEk hartu dute parte, eta 1.091 proiektu garatu dituzte. Kudeaketa eraginkorra eta merkatuak irekitzea dira enpresek gehien eskatzen dituzten lehentasunak.
Hazinnova eragile-sarea funtsezkoa da laguntza hori EAEko eskualde guztietako ETEetara hurbiltzeko. Bere eremu geografiko edo sektoreko enpresa-ehuna sakon ezagutzen duten hurbileko eragileek osatzen dute, hala nola tokiko garapen-agentziak, klusterrak, merkataritza-ganberak edo elkarteak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?