Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 24 otsaila, 2023 Invest in Basque Country Invest in Basque Country

Euskadiko aeronautika sektorean inbertitzea: berrikuntza eta hazkundea bermatuta

Euskadi bikaintasun gunetzat hartzen da sektorean bere esperientziagatik, hornitzaileen kontzentrazioagatik, nazioartekotze-mailagatik eta teknologia nahiz I+G arloetan dituen plan handiengatik.

Euskadik tradizio handia du aeronautika sektorean. ITP Aero, Aernnova eta Sener Aeroespacial bezalako konpainia handiek Euskadin dute egoitza, eta horrek erakusten du eskualde hau esanguratsua dela industria aeroespazialean. Gainera, enpresa horien presentziak hornitzaile ugari erakarri ditu, eta balio-kate oso bat sortu da eskualdean.

Haien esperientziari eta berritzeko gaitasunari esker, Euskadi liderra da aeronautika sektorean. Izan ere, Euskadin sortzen da Espainiako industria aeroespazialaren fakturazioaren % 15 eta Europakoaren % 1. Horrek argi erakusten du zenbateraino den garrantzitsua eskualde hau Europako industria aeroespazialean.

Oso nazioartekotuta dauden enpresa aeronautikoak

Hona hemen Euskadi inbertitzaileentzako leku erakargarri bihurtzen duen beste faktore garrantzitsu bat: bere nazioartekotze-maila handia. Sektoreko euskal enpresek presentzia dute atzerrian, 56 produkzio-instalazio dituztelarik Espainian eta beste 30 atzerrian, esaterako, Brasilen, Txinan, Alemanian, Indian, Maltan, Mexikon, Polonian, Errumanian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Nazioarteko presentzia horri esker, euskal enpresak gai dira merkatu berrietara sartzeko eta euren diru-sarrerak dibertsifikatzeko.

Euskadik tamaina desberdinetako enpresa ugari dauzka sektore aeroespazialean. TIER 1 taldeko 4 enpresa daude lurraldean kokatuta, aeroegiturak, motorrak eta espaziorako osagaiak egiten dituztenak. Badaude baita ere tamaina ertaineko 9 enpresa, azpi-mihiztadurak, ekipoak, zerbitzu aurreratuak eta ingeniaritza eskaintzen dituztenak. Azkenik, 39 ETE daude, honako hauek ekoizten dituztenak: osagaiak, piezak, prozesu bereziak, tresnak, zerbitzu aurreratuak, ekipoak, eta abar.

Inbertitzaileentzat oso erakargarria da enpresa horiek Euskadin egotea, horrek erakusten baitu eskualdeak baduela gaitasuna enpresa-ekosistema oso eta anitz bat sortzeko. Izan ere, atzerriko inbertsioa presente dago sektoreko balio-kate osoko enpresetan, dela ezarpen berriko proiektuen bidez (greenfield), dela bat-egiteen edo erosketen bidez (brownfield). Horri esker, balio-kate oso bat garatu da eskualdean, bere baitan hartzen dituena aireontzien ikerketa eta garapena, ekoizpena eta mantenimendua.

Talentua: Euskadiko aeronautikaren arrakastaren giltza

Euskadik talentu handia eta ugaria du sektore aeroespazialean. Baditugu ingeniaritza eta zientzia arloetako goi-mailako kalitateko prestakuntza eskaintzen duten unibertsitateak. Hala, enpresek aukera dute profesional onenak erakarri eta atxikitzeko. Bestalde, Euskadi Lanbide Heziketako erreferente bat da EBn.

Gainera, I+G-ko eragile ugari ditugu, sektore aeroespazialeko enpresekin estuki kolaboratzen dutenak teknologia eta prozesu berritzaileak garatzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu Euskadiko sektore aeroespazialean inbertitzeko aukerei buruz, deskargatu gure aurkezpena; bertan aurkituko duzu azaldu dizugun informazio guztia, bai eta inbertitzaileentzat baliotsuak diren beste adierazle batzuk. Dokumentu honetan informazio xeheagoa daukazu eskualdeko enpresa eta proiektu garrantzitsuenei eta sektoreko joera eta erronkei buruz, eta Euskadiko enpresa-giroaren ikuspegi orokor bat ere aurkituko duzu. Ez galdu aukera hobeto ezagutzeko Europako eskualde oparo eta teknologikoki aurreratuenetako baten sektore aeroespaziala. Deskargatu gure dokumentua eta ikusi Euskadik eskaintzen dizkizun inbertsio aukerak.

Lotutako albisteak

Lehengaiak Materias Primas industriales 7 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, otsaila 2023
Irakurri gehiago
Invest in Basque Country - presentación sectorial alimentación 3 Marzo, 2023 Invest in Basque Country
Elikagaien sektorea Euskadin, inbertitzeko aukera paregabea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak