NBE Emakumeak erakundea genero-berdintasunaren aldeko hainbat ekimen garatzen ari da aste hauetan, eta SPRI da ekimen horietako parte-hartzaileetako bat. SPRIk azterlan bat aurkeztuko du, bere bitartez analizatzeko berdintasun-mailaren eta lehiakortasunaren arteko lotura industri arloko enpresetan, eta baita ere frogatzeko “aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak lotura zuzena duela lehiakorrago izatearekin”.
Hala, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek azterlanaren berri emango du Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialeko Batzordeak (Commission on the Status of Women) 2023ko martxoaren 6tik 17ra Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan egingo duen 67. bilkurarako antolatutako ekitaldi paraleloetako batean.
Zehazki, Euskadik Estatu Batuetan duen ordezkaritzak eta Emakundek antolatu duten “Closing the Gender Gap in Research and Innovation: Best Practices and Common Challenges” saio birtualean aurkeztuko du azterlana. Martxoaren 14an izango da, berrikuntzaren, aldaketa teknologikoen eta aro digitaleko hezkuntzaren testuinguruan genero-arrakala murrizteko estrategia eta ekimen instituzionalei buruzko panelaren barruan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?