BIO-UPTAKE proiektua Fabrikazio Aurreratuan eta Jasangarrian oinarritzen da, eta CIDETEC Surface Engineering ekimen honen parte da. Proiektuaren helburua da “Europako manufaktura-industrian konposatu bioplastikoen erabilera % 39 handitzea, eraldaketa ekologikoa ahalbidetuko duten biki digitalak erabiliz”, Citetecen arduradunak adierazi dutenez.
2026ko maiatzean amaituko den proiektuan zehar, “oinarri biologikoko plastikoak ekoizteko fabrikazio-prozesu malguak garatuko dira, eraikuntzaren, medikuntzaren eta ontziratzearen sektoreetarako merkatuko eskaera berrietara erraz molda daitezkeenak”, zentro teknologikoak adierazi duenez. Biopolimeroak eta aitzindari bio-oinarridunen zuntz sintetikoak konbinatzean oinarritzen dira material horiek. Diseinu-fasetik iraunkortasun-irizpideak aplikatzean, “bio-oinarriko % 75 baino gehiagoko edukia duten produktuak lortzea espero da, berotegi-efektuko gasen sorrera nabarmen murriztuko dutenak”, zehaztu dutenez.
Cidetecek bere 3R erretxina termoegonkorraren sistema patentatuarekin parte hartuko du proiektu honetan, bere aldaera bio-oinarrituarekin, Specific polymers enpresa frantziarrarekin elkarlanean. “Material konposatu termoegonkorretan egindako osagaien fabrikazioan erretxina hori erabiltzeak konposite birprozesagarriak garatzea ahalbidetzen du, berez birziklagarriak eta konpongarriak direnak (teknologiari ‘3R’ deitzen zaio)”, zentro teknologikoak argitzen duenez.
Aurrez bustitako material konposatua ere ekoitziko du, “dagoeneko onduta, edo partzialki onduta, ez galkorrak. Material horrek, birzikla daitezkeen osagaiak sortzeaz gain, giro-tenperaturan biltegiratu ahal izateko abantaila du”, azaldu dutenez, hoztea eskatzen duten aurreinpregnatu konbentzionalek ez bezala.
Proiektua Horizon Europa programaren barruan dago, eta Europako Batzordeak finantzatzen du 5,9 milioi euro baino gehiagorekin. Aragoiko AITIIP Fundazioak koordinatzen du, eta Europar Batasuneko 6 herrialdetako 13 bazkidek hartzen dute parte. Guztira, 30 pertsona inguru arituko dira proiektuan, horietatik 4 euskal zentro teknologikokoak.
Cidetecek Fabrikazio Aurreratuan eta Jasangarrian oinarritutako Europako bigarren proiektu batean ere parte hartzen du: SURE2COAT. Proiektu horren helburua aluminioaren erabilera handitzea da, gainazaleko tratamenduak eta ekoizpen-teknologia berritzaileak garatuz.
Proiektu honetan, zentro teknologikoak, adierazi duenez, “lakatu elektroforetikoaren prozesua garatuko du aluminiozko karkasak korrosiotik babestuko dituen estaldura bat sortzeko. Etorkizunean, elikagaien industriako prozesatze-instalazioetan erabiltzen diren motor elektrikoetan erabiliko dira karkasak, gaur egun altzairuz fabrikatuta daudenak”.
Material-aldaketa horrekin, erabiliko diren fabrikazio-teknologiekin eta horien integrazioarekin batera, Cidetec-ek adierazi du “energia-kontsumoan % 50 aurreztea espero dela”. Proiektua Horizon Europa programan ere badago, eta Europako Batzordeak finantzatzen du, 5,9 milioi euro baino gehiagorekin.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?