Estatu mailako eta nazioarteko 90 hizlari adituk baino gehiagok aztertuko dute itsas sektoreak gaur egun bizi duen egoera Bilbao Exhibition Centren martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den World Maritime Weeken. Lehenengo jardunaldian, osoko bilkura egingo da eta komuna izango da lau kongresuetarako: EUROFISHING, SINAVAL, FUTUREPORT eta OCEAN ENERGY CONFERENCE. Martin Stopfordek eskainiko du saio magistral hau: Klima-aldaketa eta nabigazio adimentsua. Itsas Industriaren aurreikuspenak 2050erako.
Sinaval da kongresu beteranoena eta World Maritime Week astearen bizkarrezurra. Bertan, Itsas Industriak Lehiakortasuna eta Erresilientzia, eta sektoreko Digitalizazioa landuko dituzte besteak beste, gai hauen inguruan: Ontziola 4.0, Biki Digitala eta Tripulatu gabeko Itsasontziak. EUROFISHINGek Itsasoko Espazioaren Plangintzarekin lotutako erronkak landuko ditu kasu errealekin. Gainera, Atunontzi Izozkailuen Jardunaldia ANABAC-Asociacion Nacional de Armadores de Barcos Atunero Congeladores erakundeak antolatuko du, Estatuko eta nazioarteko figura ezagunen eskutik. Portuen inguruko kongresuan, FUTUREPORTen, gai nagusiak Eraldaketa Digitala eta portu berdeak izenekoak izango dira. Gainera, programaren osagarri, zeharkako jardunaldi bat egingo da, Sinavalekin batera, iraunkortasunari eta deskarbonizazioari buruz. Bestalde, OCEAN ENERGY CONFERENCEk Itsasoko Energia Berriztagarrietan adituak direnak bilduko ditu eta konferentziaren ardatz nagusia izango da Erosketa Publiko Berritzailea.
Aurtengo berritasun gisa, WMW AWARDS sariak banatuko dituzte. Lau sari izango dira; kongresu bakoitzean ordezkatutako sektore bakoitzeko bana. WMWko Lantaldeetako eta Idazkaritza Zientifikoko ordezkariek, hau da, itsas sektoreko prestigio handiko profesionalek, osatuko dute epaimahaia. Horiek arduratuko dira WMW Awards sariketako balorazioa egiteaz eta epaia emateaz. Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 22an egingo da, jardunaldia ixtean, 18:15ean, Bilbao Exhibition Centren. Bertan, partaideek koktel esklusiboaz eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute, itsas sektorearen gardentasuna, lehiakortasuna, eraldaketa eta berrikuntza baloratzen dituzten profesionalen sarearekin batera.
Sektoreko 83 enpresa nagusi baino gehiago egongo dira erakusketen gunean. Atzerriko enpresei dagokienez, foroan izango direla baieztatu dute honako hauek, besteak beste: Rumaniako Glo Marine-k, Estatu Batuetako TWGk edo Frantziako Olen-ek. SEA Europe ere bertan izango da. Erakunde horrek Europako ontzigintza-industria ordezkatzen du eta honako lan hauek biltzen ditu: era guztietako (komertzialak zein ontzigintzakoak) itsasontzien eta egitura flotatzaileen produkzioa, mantentzea, konponketa, modernizazioa eta bihurketa, itsasoko sistemen, ekipamenduko materialen eta zerbitzuen ekoizleek eskainitako hornidura-kate osoa barne. Estatu mailako enpresei eta erakundeei dagokienez, baieztatu dute bertan izango direla honako enpresa hauek eta/edo ordezkariek: Euskal Herriko Itsas Foroa, Bilboko Portu Agintaritza, Uniport, PYMAR, Eusko Jaurlaritza, Astilleros de Murueta, Bombas Azcue, Espainiako Itsasoko Klusterraren Elkartea, Branka Solutions, Industrias Ferri, Navantia, Panelship, Trafag, Volvo Group España edo Vulkan, besteak beste.
Hosted Buyers’ Programme erosleen programak bermatuko du bertan izango direla Estatuko eta nazioarteko enpresa armadoreak, ontziolak eta ontzi-enpresak. Haien profilak interes handia sortzen du enpresa erakusketarien artean eta elkarrizketa-agendak itxiko dituzte haiekin. Duela gutxi, World Maritime Weekek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emandako “Erabateko Nazioartekoa” garaikurra jaso du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?