Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Arantxa Tapia: “Green Deal bai, baina Net Zeroren kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa”

“Erdieroaleak hornitzeko estrategiak Europaren baterako apustua izan behar du, eta Euskadik aktiboki parte hartzen du estrategia horretan”

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak hizlari gisa parte hartu du Forum Europa: Tribuna Euskadik antolatutako solasaldian eta besteak beste, 2035ean errekuntza-motorren balizko debekuari eta horrek automobilgintzan izan dezakeen eraginari buruzko eztabaida izan du hizpide, eta, bereziki, Euskadik testuinguru horretan duen posizioa aztertu du. Ildo horretan, Green Deal-en lanean jarraitzearen alde egin du, “baina gure industrian oinarrituta”. “Net Zeroren kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa”, gaineratu du.

Automobilgintzaren sektoretik aldendu gabe, Tapiak sektoreak urteak daramatzan mehatxuetako bat aipatu du, fabrikazio-prozesuetan erdieroalerik ez egotea, alegia. Hala, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azaldu du nola prestatzen den Euskadi erdieroalerik gabeko balizko egoera berri bati aurre egiteko. “Erdieroaleak hornitzeko estrategiak Europaren apustua izan behar du, eta Euskadik modu aktiboan parte hartzen du estrategia horretan”, nabarmendu du.

Hala ere, material falta horrek automobilari bakarrik ez diola eragin zehaztu du. “Pandemiak utzi zigun eta Ukrainaren inbasioa areagotu zuen ikasgaia tokiko ekoizpena areagotzeko beharra da”, adierazi du.

Materiarik ezaz ari garela, Arantxa Tapiak elikaduraren alorrari ere heldu dio; izan ere, lehengai faltaz gain, zenbait elikagairen prezioek energia-kostuaren eta inflazio handiaren eragina izan dute. Sailburuak egoera hori errepasatu du, eta arazoari dagokionez eman beharreko urratsak aipatu ditu.

Halaber, solasaldian, Ingurumen sailburuak Euskadiren mendekotasun energetikoa izan du hizpide, bai eta hura murrizteko beharra ere, bai eta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien sorkuntzaren aldeko apustua ere. Ildo horretan, energia berriztagarria sortzeko dauden aukeretako batzuk eta etorkizunerako dauden aukerak deskribatu ditu. “Berriztagarrien aldeko apustua tokiko industrian oinarrituta egin behar da. Euskadik badu horretarako gaitasuna. Tokiko teknologia eta industria, eta pertzepzio berri batekin: parke eolikoekin eta fotovoltaikoekin inplikatutako herritarrak, energia emango dietelako, berdea, hurbila eta merkeagoa”, adierazi du.

Azkenik, Tapiak hondakinen gaia eta horiek balorizatzeko azpiegituren instalazioa aipatu ditu. Sailburuak azpimarratu du hondakinak izango direla etorkizuneko lehengaiak. “Eremu guztietan dibertsifikatu eta lan egin behar duen herri txikia gara. Ekonomia zirkularra, bai”, zehaztu du.

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak